?Errauste planta ez Zubietan ez inon?
Mezua inoiz baino garbi eta ozenago entzun zen atzo Usurbilgo kaleetan:
«Errauste plantarik ez, ez hemen eta ez inon». Horixe esan zuten
antolatzaileek eta horixe bera eurekin bat egin zuten milaka
herritarrek. Alternatibak badira, eta horiek bultzatu eta sustatzeko
deia izan zen, berriz, manifestazioaren beste deia. Arrakastatsutzat jo
zuten antolatzaileek manifestazioa eta politikariei herritarren hitza
entzun eta aintzat hartzeko eskatu zieten. Herritarrei, berriz,
oraindik ere errauste planta gelditzeko «garaiz» dela eta mobilizatzen
jarraitzeko deia egin zieten.
GARA. USURBIL
Errauste
planta ez Zubietan ez beste inon ez kokatzeko ozen eskatzen zutela,
milaka lagunek zeharkatu zituzten atzo Usurbilgo kaleak, sei mila
inguruk, antolatzaileen esanetan.
Manifestarien eskea argia zen,
erraustea bera baztertzea hiri hondakinen kudeaketarako, eta horrela
jakinarazi zuten ibilaldi guztian egindako oihuen eta esku artean
zeramatzaten pankarten bidez.
Hamabiak jota abiatu zen Usurbilgo
frontoiaren atzetik manifestazioaren zati bat. Metro gutxira, ordea,
zain zituzten Andatzatik barrena etorritako Zizurkil, Aduna, Villabona,
Asteasu, Aia eta Orioko herritarrak; eta zain Ibaeta, Añorga, Igeldo,
Ibaeta eta Zubieta eta Lasartetik etorritakoak ere. Guztiekin batera
eta ibilaldia zabalduz, berriz, idi pareak, zaldiak, astoak eta
traktoreak abitu ziren. Hainbat herritatik bertaratutako manifestarien
artean, alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkariak ere izan ziren.
Besteren artean, IU ko Antxon Karrera, Batasuneko Joseba Alvarez edota
Aralarko Rebeka Ubeda. Izan ere, babes zabaleko mobilizazioa izan zen
atzokoa. Astean zehar Batasuna, Aralar, Usurbilgo Herri Lan, ELA, LAB,
EHNE, Eusko Abertzaleen Ekintza, EB, Donostiako Baga Boga, Zubietako
Eskola Txikiko Guraso Elkartea eta Txingudiko Medikuak, Txingudi
Bizirik eta Ekologistak Martxan batu zaizkio mobilizazioari.
Erraustearen
aurkako martxak Usurbilgo kaleak zeharkatu zituen Dema plazara iritsi
bitartean. Bertan, txalaparta doinuak eta hainbat bertso entzun ostean,
manifestazioaren antolatzaileek eta Usurbil Bizirik, Zubieta Lantzen,
Lasarte-Oria Bizirik, Zubietako Herri Batzarrak eta Errauste Planten
aurkako Gipuzkoako Plataformen Koordinadorak hartu zuten hitza.
Horiek
manifestariek egindako eskari eta kritikak berretsi zituzten. Foru
Aldundiko, mankomunitateetako eta udaletako ordezkariek herritarrei
bizkarra ematen jarraitzen dutela salatu zuten, herriaren ahotsa
aintzat hartu gabe eta jendea «inozotzat» hartuz: «Ez dute etxe ondoan
nahi, ezta beren osasunari kalte egitea ere, baina bai ondoko herriko
bizilagunei kalte egitea. Baina erreali- tatea, den-denok aterako
garela galtzen, gertukoak eta urrutiagokoak: airez, janariz eta uraren
bidez zabaltzen baita kutsadura eta errausteak birziklapena eta
prebentzioa gutxitzea ekarriko baitu». Ildo horretan, herrietako
politikariei herritarren mesederako egin behar dutela lan gogorarazi
zieten. Aipamen berezia egin zioten manifestazioan parte hartu ez zuen
Usurbilgo alkate Luis Mari Ormaetxeari. «Hitz politak usurbildarrak
lasaitzeko, baina batzarrean esan zuten bezala, baldintza batekin:
‘zaborren kudeaketari buruz ez hitz egitea’», gogorarazi zuten. Izan
ere, euren esanetan, agintariek ez dute zabor kudeaketari buruzko
eztabaidan sartu nahi, eta kokapenen jokoarekin «ziria sartu» nahi
dutela uste dute.
Antolatzaileen, eta atzoko manifestazioan
parte hartu zuten milaka lagunen apustua, ordea, bestelakoa da,
alternatiben aldeko apustua, alegia. Hamaikagarrenez adierazi zutenez,
Gipuzkoan posible da zaborrak kudatzea erraustu gabe, baina horretarako
jendearen parte-hartzea jo zuten ezinbestekotzat, zaborra gutxitu eta
sailkatzeko. «Baina batez ere agintarien borondatea eta ardura da
nahitaezkoa, zaborra murrizteko lege eta neurriak hartzeko behingoz,
eta bilgarri eta ontzi produzitzaileei beren zaborraren ardura
harrazteko», ohartarazi zuten, baina euren iritziz, agintarien xedea ez
da zaborra gutxitzea, «errauste plantaren lehengaia» baita. Alde
horretatik, ekitaldiaren amaieran heldu den hilaren 30ean Donostiako
Udalean errauste plantaren kokapena onartzeko batzar berezia egingo
dutela jakinarazi zuten eta bertaratzeko deia egin zuten.
Zubietako
Herri Batzarreko lehendakari Imanol Azpirozek jendearen erantzuna ezin
hobea izan zela aitortu eta beste behin herritarrak politikarien
aurretik doazela argi geratu zela nabarmendu zuen. Halere, Azpirozek
mobilizatzen jarraitzeko premia dagoela nabarmendu zuen eta jendeari
dei egin zion, oraindik errauste planta gelditzeko garaiz daudela
argudiatuta, errauste plantaren aurkako jarrera erakusteko.
Errauste
plantaren kokapen aldaketak direla-eta zera esan zuen: «Errauste planta
ehun metro batera edo bestera mugitzeak badakigu ez duela ezer
aldatzen. Berdin-berdin da kaltegarria guztiontzat».
Kartzela
Zubietan kokatzearen gainean ere mintzatu zen Azpiroz. «Odonek azkenean
negoziatu du Madrilekin bi eraikinak ez ikustea nahikoa dela, eta
horrekin dena etiko bihurtzen zaie. Berdin zaie herritarren osasuna,
kartzelan dauden pertsonak… Dena mugimendu espekulatiboa baino ez
da», esan zuen amaitzeko, auzibidera jotzea erabakita dutela
adieraztearekin batera.
Usurbil Bizirik taldeko kide Alaitz
Aizpuruak balorazio ona egin zuen manifestazioaren inguruan eta herri
askoko ordezkariak bertan izan zirela nabarmendu zuen. «Argi dago
gizartea erraustearen aurka dagoela eta beste alternatiba bat nahi
duela. Gu prest gaude alternatibak mahai gainean jarri eta alternatibez
hitz egiteko», azaldu zuen.
«Rezola enpresa errauste planta bihurtu nahi dute»
GARA. DONOSTIA
Gipuzkoako
Ekologistak Martxan taldeak Añorgan kokatutako Rezola zementu enpresak
era guztietako zaborrak erretzeko asmoa duela eta Gasteizko Gobernuari
eskaera egina diola salatu du.
Adierazpenean jasotzen denez,
«lehengai edo erregai gisa elementu toxikoak erabiltzeko asmoa du»
enpresak. Era berean, honakoa gehitu dute: «Mota guztietako
hiri-hondakinak erre nahi dituzte, bereizi gabe zein gaika jasotakoak,
eta horrek errauste planta bat martxan jartzea lekarke», azaldu du
talde ekologistak.
Taldeak azaldu duenez, alegazioak egiteko
epea amaitu aurretik Ekologistak Martxan taldeak helegiteak jarri
dizkio proposamen horri, baina honako eskaerak egiten dizkio
Ibarretxeren Gobernuari: Añorgako zementu enpresan hiri-hondakinak
errausteko baimenik ez ematea eta, era berean, produkziorako erabil
daitekeen erregairik garbiena exijitzea.
[...]we like to honor many other internet sites on the web, even if they aren’t linked to us, by linking to them. Under are some webpages worth checking out[...]……
[...]Here are some of the sites we recommend for our visitors[...]……