2007-04-26
Pierre-Emmanuel Neurohr kontsultore independiente frantsesa da.
Hondakinei buruzko Informazio Independienterako Zentro Nazionala (CNIID
frantsesezko sigletan) erakundeko lehendakari izana da; zentro honek
hondakinek sortutako kutsadura eta toxikoak sorburuan bertan
konpontzearen alde egiten du lan. Hona ekarri dugun artikulua
Noalaincineración.org gunetik hartu dugu, eta bertan Frantziako
erraustegien analisia egiten du. Frantzian 150 erraustegi daude. Eta
hango esperientziek guretzako ere balio dute. Artikuluaren bukaeran
daude erreferentzia zientifikoak. Pierre-Emmanuel Neurohrren artikulua
honela hasten da:
Desinformazioa hizkera beretik hasten da.
Erraustegien sektoreak bere hizkera modernizatu egin du eta errauste
plantei orain 'Energi Balorizaziorako Unitateak" deitzen diete. Baina
hizkera berri honek ez die ezer aldatzen kutsadura kantzerigenoa jasan
behar duten herritarrei. Era berean, errauste plantek hodakinak
eliminatzen dituztela esaten dute, baina hori esatea Errege Magoak
esistitzen direla esatea adinakoa da. Egia esan, intzineradoretatik
ateratzen diren gai kutsagarriek badituzte beren izenak, metal
astunenak: beruna, kadmioa, merkurioa… Kimikaren aldetik, suak ezin
ditu eliminatu. Hortixe hasten dira, hain zuzen, osasunarentzako
arazoak: labean sartu diren gai horiek suak suntsitu ez baditu, nora
joan dira? Erantzuna erreza da: hodakinak atera egiten dira berriro,
eta kontua larriagotzeko, beren artean konbinatzen dira, kutsagarri are
kaltegarriagoak sortzeko.
(gehiago…)
Iruzkinak (16) |
Dokumentazioa |
Permalink
Posted by zubieta-sos
2007-04-23
El Diario Vasco
egunkariak plazaratu duenez, heldu den irailean edo urrian
Gipuzkoako Foru Aldundiak abiaraziko du herrialdeko bost herritan
etxeetako jakien hondar gordinak biltzeko esperientzia. Zarautz,
Zumaia, Azpeitia, Azkoitia, Aretxabaleta eta Donostiako Amaran,
bostgarren edukiontzi bat egongo da kaleetan, gai konpostagarri horiek
biltzeko. Diputazioak 30.000 familiari egin zien proposamena, eta
adostasuna 3.600ek azaldu dute. Horietako bakoitzak udazkenetik
bostgarren kontainerra irekitzeko giltza edukiko du, eta horietan
utziko ditu etxean gainerako zaborretatik berezirik bildu dituzten
barazki hostoak, arrautze azalak, eta beste. Garapen
Iraunkorreko diputatu Luis Mari Oiarbidek esan du plana herrialde
osora zabalduko dela eta 2016an 60.000 tona hondakin konpostatuko
dutela, Gipuzkoan sortzen den hondakin organiko ustelgarrien %55,
horrekin konpost on bat produzitzeko.
(gehiago…)
Iruzkinak (0) |
Albisteak, Zero Zabor |
Permalink
Posted by zubieta-sos
2007-04-17
Euskal Herriko Berdeen
gunetik jakin dugu YouTube zerbitzuan ikus daitezkeela Gipuzkoan ezarri
nahi diren Errauste planten inguruko bideoak. Horien oinarria Txingudi
Bizirik elkarteak plazaratu zuen DVDan datza. Gainera, Peio Lozano
EHUko irakasleak gaiaren sarrera egiten du, ikusle talde baten galderei
erantzuten die eta salatzen du Gipuzkoako agintariek bezala
komunikabide nagusiek herritarrei informazio hau ezkutatzen dietela.
Bideoa gazteleraz dago.
Ikusi bideoak hemendik: 1 , 2 , 3 , 4 , 5 eta 6 .
Iruzkinak (0) |
Bideoak |
Permalink
Posted by zubieta-sos