Bilboaldeko zaborrak eta Zabalgarbi: errausketak nola kaltetzen dituen birziklapen planak
2007-04-30Gara egunkarian Agustin Goikoetxeak plazaratu zuen Bizkaiko Zabalgarbi
errauste-plantak inguruan sortu duen dinamika arriskutsuaz informazio
mamitsua: "Zabalgarbi busca las basuras de Bilbo". Alegia, bere hondakinak oraingoz Artigasko zabortegira eramaten
dituen Bilboko udalari presio egiten diola Diputazioak hondakinok
Zabalgarbiko labeetara eraman ditzan. Zabalgarbik labe berria eraiki
nahi du, gaur daukan ahalmena handitzeko, eta horretarako zabor gehiago
erakarri nahi du kixkaltzeko. Dagoenekoz Getxoko
udalerriko hondakinak bertara bideratzea lortu du, eta hurrengo urratsa
Bilbokoak bereganatzea litzateke. EBko zinegotziek, errausketaren
kontrako plataformek eta Ekologistak Martxan taldeak salatu dutenez,
Zabalgarbik ez du ondo funtzionatzen, matxura larriak jasan ditu behin
eta berriz, zaborren bilketagatik herritarrek lehen baino askoz gehiago
ordaindu beharra ekarri du, eta gainera bera bihurtu da hiri-hondakinak
egoki birtziklatzeko oztopo nagusia. Esan behar da %40an diru publikoak
osatzen duela Zabalgarbiren kapitala.
(gehiago…)
Posted by zubieta-sos