2007-04-14
Gipuzkoako Foru Aldundiko (GFA) Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak,
Baliabideen Birziklatzearen eta Kudeaketa Iraunkorraren Aldeko Hiri eta
Eskualdeen Elkartearekin batera (ACR+) Donostian izango den Hondakinen
Prebentzioaren inguruko Nazioarteko konferentzia antolatu du.
Konferentzia apirlaren 19 eta 20 egunetan izango da, Miramar Jauregian
eta hantxe hiri-hondakinen prebentzioa eztabaidatuko da. Hondakinen
prebentziorako praktika onen inguruko aurkezpenak egingo dira eta
etxeetako ohiturak aldatzeko tresna praktikoei buruzko elkarrizketan
egingo dira bertan. Ekintza hondakinen kudeaketan adituei, tokiko
arduradunei, GKEei eta hiri-hondakinen areagotzea gelditu nahi duten
heziketa-sektore zein enpresa-sektoreei dago zuzenduta.
Konferentziaren izena Waste Prevention 2007 da, eta bere webgunea honakoa:
http://www.wasteprevention2007.com/eu/
(gehiago…)
Iruzkinak (0) |
Albisteak |
Permalink
Posted by zubieta-sos
2007-04-13
"Zubieta – SOS" gune honek bildu nahi du Gipuzkoako agintariek
herrialdeko hiri-hondakinen kudeaketarako Zubietan eraiki nahi duten
Erraustegi plantaren inguruko informazioa.
Gune hau euskaraz bizi da, baina biltzen dituen informazioak jatorrizko iturriaren hizkuntzan daude.
Erraustegi proiektu horrek zuzenean kaltetutako herritar batzuek sortu
eta kudeatzen dugu webgune xume hau. Ontzat ematen ditugu erraustegi
horren kontra eta hondakinen antolakizun burutsuago baten alde ari
diren talde, elkarte eta koordinadoren lanak, eta webgune honetatik
haien ahaleginei oihartzuna ematen saiatzen gara.
Duguna baino gizarte hobea nahi dugu, naturarekiko eta inguruarekiko
orekan atxikia, ororen gainetik gizakien ongizate osoa baloratzen duena
eta gure mundu zatia biharko herritarrei -gure seme-alabei eta bilobei-
ahalik eta egoerarik onenean lagatzea nahi dugu.
Dudarik gabe, Erraustegia den proiektu arriskutsu eta kaltegarria gure
etxe, bizileku eta lantokien inguruan jarri nahi dutelako berotu zaigu
erreakzionatu beharraren argia. Horregatik ohartzen gara ez dela gure
arazoa bakarrik: Errauste planta bat den hondamendi-tresna ez dugula
onartu behar ez gure inguruan eta ez beste ezein lekutan.
Orbeldiko Lagunak
Iruzkinak (0) |
Nor gara gu |
Permalink
Posted by zubieta-sos