2007-05-31
Maiatzaren 27an udal hauteskundeez gain errauste plantari buruzko
erreferenduma egiteko eguna ere izan zen Zubietan. Herritarren %62k
eman zuen botoa, eta bozkatu zuten 243 pertsonetatik 242 kontra azaldu
zen. Kontsulta Zubietako Herri Batzarrak antolatu zuen. Albiste hori
"Berria" egunkariak titulu honekin bildu du: "Zubietako
herritarrek errauste plantaren kontra eta alternatiben alde egin dute"
. Eta "Gara"k berriz honela: "Aplastante rechazo a la incineradora en
el referéndum de Zubieta" .
(gehiago…)
Iruzkinak (0) |
Albisteak |
Permalink
Posted by zubieta-sos
2007-05-24
"El Pais" egunkariak "Pais Vasco" atalean artikulu interesgarri bat plazaratu du, "La incineradora, el tabú electoral"
tituluarekin, non argitzen baita Zubietako errauste-planta dela
Gipuzkoan udal hauteskundeotan alderdi politiko gehienek ikutu ere egin
nahi ez duten tabua. Politikari gehienek, eta batik bat Gipuzkoan
agintzeko aukera gehien dituztenek, ez dute aipatzen baina -kazetariak
argitzen duenez- ezin dute beren buruetatik kendu: Ezker Abertzale
maioritarioa -EAE-ANVren bidetik- Zubietak oso inguruan harrapatzen
dituen herri nagusietako udaletara itzuliko da berriro -Usurbil,
Lasarte-Oria, Urnieta eta Hernanira bidenabar- eta baliteke
horietakoren batean gobernua ere berak gidatzea. Ahaztu gabe
Donostialdeko beste herri handi batzuetan ere -Pasaia,
Orereta-Errenteria, Lezo, Oiartzun- berriro egongo dela udaletxeetan.
Zubieta Bizirik plataformako bi buruzagi zinegotzi izateko postuetan
aurkezten dira Usurbilgo EAE-ANVren zerrendan.
Kazetariak ez du ahaztu, bestalde, errauste-plantaren kontrako jarrera
nabarmena
azaldu duela kanpaina osoan Ezker Batua/Aralar koalizioak, eta talde
honetako Donostialdeko zerrendaburua erraustegiaren kontrako Arnasa
plataformako kide Mikel Izagirre dela. Kazetariak beste albiste baten
aurrerapena ere eskaintzen du:
Gipuzkoako Hiri Hondakinen kontsortzioa -egingo balitz Zubietako
erraustegia bere baitan hartuko lukeena- dagoenekoz osatuta egon behar
zuen, baina hauteskundeak pasa eta biharamonerako erreserbatu du
Diputazioak.
(gehiago…)
Iruzkinak (0) |
Albisteak |
Permalink
Posted by zubieta-sos
2007-05-14
Txingudi Bizirik plataformak maiatzaren 10ean eskatu du alderdi
politikoek argitu dezatela nork bere jarrera inzineradoraren aurrean.
Hala publikatu du "El Diario Vasco" egunkariak "Txingudi Bizirik pide a los políticos que «aclaren» su postura sobre la incineradora" lerroburua daraman albistean.
Plataformaren bozeramale Pilar Barquin-ek deklaratu duenez, «hiru urte
daramatzagu Txingudiko erraustegiarekin jira eta buelta, eta azken aldi
honetan gaia itzali egin dela dirudi, herritarren mobilizazioengatik
eta batik bat hauteskundeak gainean ditugulako. Orain isilaldi batean
gaude, (Irungo) alkateak 'azterketa denbora' deitu duen horretan, baina
alkateak joan den astean garbi adierazi zuen oraindik ere proiektuak
aurrera darraiela". Barquinek galdera bat utzi du airean: "Maiatzeko
hauteskundeen ondoren ekingo ote diote errauste-planta eraikitzeari?".
Iruzkinak (1) |
Albisteak |
Permalink
Posted by zubieta-sos