Zubietako herritarrek errauste plantaren kontrako botoa eman dute
2007-05-31Maiatzaren 27an udal hauteskundeez gain errauste plantari buruzko
erreferenduma egiteko eguna ere izan zen Zubietan. Herritarren %62k
eman zuen botoa, eta bozkatu zuten 243 pertsonetatik 242 kontra azaldu
zen. Kontsulta Zubietako Herri Batzarrak antolatu zuen. Albiste hori
"Berria" egunkariak titulu honekin bildu du: "Zubietako
herritarrek errauste plantaren kontra eta alternatiben alde egin dute"
. Eta "Gara"k berriz honela: "Aplastante rechazo a la incineradora en
el referéndum de Zubieta" .
Posted by zubieta-sos