2007-07-18
Uztailaren 18an bildu dira Gipuzkoako Mankomunitateak ohiko bilera
batean, eta horren ostean argi adierazi dute inolako zalantzarik gabe
segitzen dutela Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plan orokorrarekin eta
Zubietan errauste planta eraikitzeko asmoarekin. Esplikatu dute,
gainera, udal hauteskunde hauen ondoren Mankomunitateetan aldaketak
gertatzen direnean ere ezingo dela gelditu plan orokorra, eta inork
artaldetik atera nahi badu berak asmatu beharko duela bere zaborrekin
zer egin, inork ez diolako hori konpontzen lagunduko. Albistea "Diario
Vasco" egunkariak eman du "Las mancomunidades siguen adelante con la construcción de la incineradora de Gipuzkoa" erreportajean.
(gehiago…)
Iruzkinak (16) |
Albisteak |
Permalink
Posted by zubieta-sos
2007-07-13
"Berria" egunkarian Mikel Izagirrek "Errausketak baditu alternatibak"
izeneko artikulua plazaratu du. Mikel Izagirre Urnietan errauskegiaren
kontra eta autobide berriaren alternatibaren alde lan egin duen
"Arnasa" taldeko kide izana da, eta gaur egun Urnietako alkatea da eta
Ezker Batua-Berdeak taldearen buru Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Irakurri osorik:
(gehiago…)
Iruzkinak (0) |
Albisteak |
Permalink
Posted by zubieta-sos
2007-07-12
Gipuzkoako Garapen Iraunkorreko diputatu berriak, Carlos Ormazabalek,
polemika piztu du aipatu duenean Zubietan egin nahi den errauste
plantaren inguruan erabakiak azkar hartu behar direla baina balitekela
bitarte horretan San Markoseko zabortegia irekita atxiki behar izatea.
Donostia eta Errenteriako udaletatik etorri zaizkio erantzunik
gogorrenak, San Markos aipatutako epeetan ixtea esijituz. Albistea
honako egunkariotan azaldu da: "Berria" ("San Markos ez ixteko aukera aipatu du Foru Aldundiak" ), " Diario Vasco"n ("Elorza califica de 'barbaridad' que la Diputación plantee mantener abierto el vertedero de San Marcos" ), eta "Noticias de Gipuzkoa"n ("La Diputación plantea que San Marcos siga abierto si otros vertederos rechazan su basura" ).
Albisteak osorik irakurri:
(gehiago…)
Iruzkinak (0) |
Albisteak |
Permalink
Posted by zubieta-sos
2007-07-11
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinakundeak prentsaurreko batean
eskatu du batetik Zubietan eraiki nahi den errauste planta proiektua
alde batera uzteko, eta bestetik agintariek martxan jarri ditzatela
hiri hondakinak kudeatzeko plan alternatiboak. Maiatzaren 27ko udal
hauteskundeetan herritarrek emandako botoek hori eskatzen dutela
argudiatu dute.
Albistea eskaini dute "Berria"k ("Errausketaren Aurkako Koordinakundeak plan alternatiboak indarrean jartzeko eskatu du" ), "Irutxuloko Hitza"k ("Errauste plantaren aurkako bizikleta martxa, larunbatean" ),"Gara"k ("Exigen la paralización del proyecto de la incineradora en Gipuzkoa y piden una consulta popular" ), "Noticias de Gipuzkoa"k ("Contrarios a la incineradora piden que se pare el proyecto" ), eta " Diario Vasco "k ("Las plataformas contra la incineradora exigen que se convoque una consulta popular" ).
Irakurri albisteak osorik.
(gehiago…)
Iruzkinak (0) |
Albisteak |
Permalink
Posted by zubieta-sos
2007-07-10
Gipuzkoako Batzar Nagusietan, maiatzeko hauteskundeen ondoren, Aldun
Nagusia aukeratzeko negoziaketen erdian ipini zuen Ezker Batuak. Miguel
Buen sozialistak agindu zien Gipuzkoa mailako herri kontsulta egitea,
eta Markel Olano jelkideak udalek eta mankomunitateek erabakitakoa
onartuko zuela. Markel Olano (EAJ) atera zen diputatu nagusi eta EBk
adierazi zuen Zubietako errauste plantaren proiektua paralizatutzat jo daitekeela (1).
Ondoren etorri dira errakzioak. Markel Olano luze mintzatu zaio '' Diario Vasco "ri igandeko elkarrizketan: "Si las mancomunidades paran la incineradora, lo aceptaremos
"(2). Ondoren etorri dira mankomunitate horietako batzuen buruzagien
errekzioak, eta orohar errauste plantarekin konprometiturik daudenena:
- '' Diario Vasco"ren editoriala: "Soluciones para las basuras" (3)
- "Los tres vertederos de Gipuzkoa rechazarán la basura de Donostialdea si se para la incineradora" (4),
'' Diario Vasco"n. Egunkari honek dioenez, Urola-Kostako, Deba Barreneko
eta Goierriko mankomunitateetako buruzagiek garbi adierazi dute
Zubietako errauste plantaren proiektua paralizatzen baldin bada, haien
ez dutela gehiago onartuko Donostialdeko zaborrik.
- Erreakzio horiek eta beste batzuk ''Noticias de Gipuzkoa" egunkarian: Beasain,
Azpeitia y Zarautz se plantean dejar de recoger la basura de San Marcos
darán por roto el acuerdo si se busca una nueva ubicación para la
incineradora (5)
(gehiago…)
Iruzkinak (1) |
Albisteak |
Permalink
Posted by zubieta-sos