Gipuzkoako Mankumunitateek aurrera darraite Zubietan errauste planta egiteko asmoarekin

2007-07-18

Uztailaren 18an bildu dira Gipuzkoako Mankomunitateak ohiko bilera
batean, eta horren ostean argi adierazi dute inolako zalantzarik gabe
segitzen dutela Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plan orokorrarekin eta
Zubietan errauste planta eraikitzeko asmoarekin. Esplikatu dute,
gainera, udal hauteskunde hauen ondoren Mankomunitateetan aldaketak
gertatzen direnean ere ezingo dela gelditu plan orokorra, eta inork
artaldetik atera nahi badu berak asmatu beharko duela bere zaborrekin
zer egin, inork ez diolako hori konpontzen lagunduko. Albistea "Diario
Vasco" egunkariak eman du "Las mancomunidades siguen adelante con la construcción de la incineradora de Gipuzkoa" erreportajean.

(gehiago…)