Erraustegiaren aldekoen presioa: San Markos bortxatu bere zabortegia zabalik mantentzera

2007-09-30

Egunotan "pressing"a gogortu da San Markoseko Mankomunitatearen
zuzendaritza berriaren gainean. Bi frontetatik. Batetik, oraindik
Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioko lehendakaria den Oiarbidek
-Gipuzkoako Diputaziotik atera berria da, ingurugiroko diputatua izan
da bertan Oiarbide- San Markosekoei adierazi die beren zabortegia
ezingo dutela astelehenean, urriak 1, itxi, "arrazoi teknikoengatik".
Beste aldetik, Gipuzkoako beste mankomunitateetako buruzagiak bildu eta
erabaki dute Donostialdeko zaborrik ez dutela onartuko beren
zabortegietan. Bada hirugarren fronte bat San Markoseko lehendakariak
hitz erditan adierazi duena: agian erakunde honetako teknikoren bat edo
batzuk sabotaia egiten ari ote diren.

Albistea " Diario Vasco "k eman du (" El vertedero de San Marcos no se cerrará el lunes al rechazar la nueva mancomunidad la incineradora " )  eta "Noticias de Gipuzkoa"k ere bai (" Elorza considera 'inadmisible' que San Marcos continúe abierto ", " Oyarbide notifica a San Marcos que debe seguir abierto por problemas administrativos" eta "Un problema que ya huele" ).
(gehiago…)


Irun eta Hondarribiak gelditu dute Txingudiko erraustegi proiektua eta Gipuzkoako Konsortzioan sartuko dira

2007-09-29

Irun eta Hondarribiak osatzen duten Txingudi mankomunitateak ofizialki
eskatu du Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioan sartzea eta erabaki
horrekin batera jakinarazi du eskualde horretan eraikitzekotan ziren
errauste planta bertan behera uzten dutela.

Albistea eman dute "Diario de Noticias "ek, "Gara "k eta "Diario Vasco "k.
(gehiago…)


Urriaren 1ean, astelehena, San Markos ixteko eguna

2007-09-28

Iritsi da San Markoseko zabortegia ixteko eguna. Baina zabortegi bat
ixteak beti izan beharko lukeen festaren ordez, kezka eta presio
mugimenduen erreferentziazko eguna bihurtu deia ikus daiteke "Noticias
de Gipuzkoa" egunkariak plazaratu dituen albisteon letra txikian: " San Marcos trasladará desde el lunes el 100% de su basura y dará paso a su cierre definitivo " eta "Veinte contenedores trasladarán a diario 400 toneladas de residuos ".
(gehiago…)


Donostiako udalak San Markosen %60 agindu nahi du

2007-09-25

Albiste hau publikatu zen egunean Donostiako udala erabakitzekotan zen
San Markos Mankomunitatean indar korrelazioa aldatzeko eskaria. Orain
Mankomunitateko botoen %30 dauka Donostiak, eta argudiatzen du
Donostialdeko biztanleen %60 bizi direla bere eremuaren barruan. Odon
Elorza eta sozialisten proposamena da, baina badirudi EAJkoak ere alde
dituztela. Albistea "Noticias de Gipuzkoa"k eman du: " Donostia reclama que su representación en San Marcos pase del 30% al 60% ".
 
(gehiago…)


Hondarribian GAIA eta Ekologistak Martxan erakundeek bukatu dute mundu biltzarra hondakinen errausketaz

2007-09-20

Hondarribian hirietako hondakin solidoez burutu duten mundu biltzarra
bukatu dute GAIA eta Ekologistak Martxan erakundeek. Azken ekitaldian,
bertara mundu osotik bildutako aditu eta militanteek eskatu dute
errauste plantak eraikitzeko planak geldi ditzatela. Albistea eskaini
dute " Berria "k ( Gipuzkoan bi errauste planta egiteko planak gelditzeko eskatu du GAIAk ), " Gara "k ( GAIA: «Errausterik eta hondakinik gabeko komunitatea ez da utopia» ) eta       " Diario Vasco "k ( Expertos ecologistas critican la incineración de residuos en un congreso en Hondarribia ).

(gehiago…)


GAIA Hondarribian: Txingudiko mankomunitatea azaldu ere egin ez dela salatu dute

2007-09-18

Txingudi Bizirik erakundeak publikoki salatu du behe Bidasoako
hondakinen arduraduna den Txingudiko mankomunitatea azaldu ere ez izana
GAIA Hondarribian burutzen ari den nazioarteko biltzarrean. Munduko 40
herrialdetatik 150 aditu biltzea lortu eta arazo garrantzitsu honetaz
dauden ikuspegiak ezagutzera teknikari bat ere bidali ez izana
aurpegiratu die koordinadorak agintariei. "Gara" egunkariak bildu du
albistea "Txingudi Bizirik denuncia a la Mancomunidad por no acudir a la reunión de GAIA" titulupean.
(gehiago…)