2007-09-13
Errauste plantarik ezean, ez diote zaborrik hartuko San Markosi beste
zabortegiek. Meatxu nabarmen honekin erantzun diote Goierri, Urolako
eta Urola-Kostako Mankomunitateek San Markosekoari, honek
Zubietan errauste plantarik egin gabeko kudeaketa aldarrikatu
ondoren. Gipuzkoako Diputazioak ere polemikan hartu
du parte, argituz orain arteko Hondakin Plana dela martxan
dagoen bakarra, baina aldi berean gauzak aztertzeko patxada ere
eskatu du, besteren artean mankomunitate guztietan aginte banaketak
nola geratzen diren ikusi arte. Egunotan, hain zuzen, beste Deba
Goienako mankomunitateak berritu ditu bere aginte organuak, eta
lehendakaritza ANVko hautetsi batek hartu du.
Prentsan honako albisteak plazaratu dira: " Berria "n " Sasietak, Urola Kostak eta Urola Erdiak jarrera «lehenbailehen» argitzeko eskatu diote San Markosi ", " Diario de Noticias "en " Los vertederos que acogen la basura de San Marcos la rechazarán si no hay incineradora ", eta " Diario Vasco "n " Beasain, Azpeitia y Zarautz sólo admitirán la basura de San Marcos si acepta la incineradora ", "ANV preside Alto Deba " eta " La Diputación afirma que el Plan de Residuos es el único en vigor ".
(gehiago…)
Iruzkinak (0) |
Albisteak |
Permalink
Posted by zubieta-sos