Donostiako EAJ eta EAk eskatu dute udalbarrutian zabortegi berririk ez zabaltzea

2007-10-24

Donostiako udalean EAJ eta EAko kontzejalek eskari bat aurkeztu dute
proposatuz espreski debekatu dadila Donostiako udalbarrutian zabortegi
berririk zabaltzea. Honekin batera, San Markos mankomunitatearen
buruzagiei eskatzen zaie espreski onartu dezatela Gipuzkoako PIGRUG
delakoa, probintziako hondakinen kudeaketa arautzen duena. "PNV
y EA rechazan la apertura de más vertederos en Donostia solicitan al
pleno del ayuntamiento que no acepte ninguna instalación de este tipo
" izenburupean publikatu du albistea "Noticias de Gipuzkoa" egunkariak.
(gehiago…)


Denis Itxaso: errauste planta ez dago auzitan baina aurretik hondakinen prebentzioa indartu behar da

2007-10-24

"Berria" egunkariari deklaratu dionez, Donostiako udalean Ingurumen
zinegotzia eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan lehendakariordea den
Denis Itxasok uste du Zubietan errauste planta eraikitzea atzerabiderik
gabeko erabakia dela, baina aldi berean errausketara ahalik eta zabor
gutxien iritsi dadin hondakinen prebentzioan lan handia egin behar
dela. «Errauste planta egiteko erabakia hartuta dago; ez dago mahai gainean » darama izenburu Iñaki Petxarromanek egin dion elkarrizketak.

«Errauste planta egiteko erabakia hartuta dago; ez dago mahai gainean»

(gehiago…)


Errenteria-Orereta Bizirik elkarteak San Markos ixtea eskatu eta Mankomunitate berriari babesa eman dio

2007-10-23

Errenteria-Orereta Bizirik elkarteak eskatu du berehala itxi dadila San
Markoseko zabortegia. Aldi berean, salatu du zabortegiaren itxiera
errauste plantaren eraikuntzarekin lotu izana. Erraustegia arbuiatu du,
osasunarentzako ekarriko lituzkeen kalteengatik, esa salatu du San
Markoseko zabortegiaren itxierarako aurreko hilabeteetan epeak
errespetatu
ez direla eta horrekin beste mankomunitate batzuek erraustegiaren
aldeko txantaia egin dutela. "Noticias de Gipuzkoa" egunkariak "Errenteria-Bizirik pedirá el
cierre de San Marcos en una moción que debatirá el Pleno del viernes
"
titulatu du albistea.
(gehiago…)


Errauste plantaren inguruko iritziak (urriaren 3tik 19ra)

2007-10-19

"Hitzarmenen haustura" analisia plazaratu du Iñaki Petxarromanek "Berria"n. Usurbilgo EAko
alkate ohi eta gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteorde den
Luis Mari Ormaetxeak "El Consistorio de Usurbil asume la incineración" iritzi ironikoa publikatu du.  "Usurbilgo EAren manipulazioa errausgailuari buruz
" erantzun dio Usurbilgo Aralarreko ordezkari Jose Ramon Furundarenak
"Noticias de Gipuzkoan". Errenteriako EAE-ANVko Santi Angulo
zinegotziak "Ez zaborrik, ez gezurrik zabortegian
" plazaratu du "Berria" egunkarian. "Noticias de Gipuzkoa"n Zubietako
errauste plantaren proiektuak kaltetutako auzotarren ordeakari Edorta
Jimenezek idatzi du " Incineradora: espectáculo trágico ". Eguzki taldeko Josu Mitxelenak plazaratu du "Berria" egunkarian: "Eragotzi, inposatzeko ". Josu Mitxelena Lakarrak "Noticias de Gipuzkoa"n idatzi du: "Carta abierta al Sr. Buen sobre el vertedero ".

(gehiago…)


Gipuzkoako Partzuergoko buruzagiak Europatik bidaian

2007-10-19

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakaria eta lehendakariordea
Europan dira zenbait herrialdetan hondakinak erraustegira bidali
aurretik nola erabiltzen dituzten ikustera joanda. Carlos Ormazabal eta
Denis Itxaso egunotan dabiltza Milan, Londres eta Alemaniako hiri
batzuetan darabitzaten sistemak ezagutu nahian. Albistea "Noticias de
Gipuzkoa"k eman du: "El Consorcio de Residuos visita en Europa plantas de tratamiento previo a la incineración "
(gehiago…)


Partzuergoko lehendakari berriak dio: Zubietako errauste plantak ez dauka atzerabiderik

2007-10-11

Gipuzkoako bi egunkaritan egun berean azaldu dira Foru Aldundiko
Garapen Jasangarriko diputatu Carlos Ormazabali egindako elkarrizketak.
Euskarazko "Berria"n titulatu dute "Saiatu behar dugu errauste plantara ahalik eta zabor gutxien irits dadin". Aldiz " Diario Vasco"n: "La incineradora no tiene marcha atrás, es la mejor solución para Gipuzkoa".
(gehiago…)