Donostiako EAJ eta EAk eskatu dute udalbarrutian zabortegi berririk ez zabaltzea

2007-10-24

Donostiako udalean EAJ eta EAko kontzejalek eskari bat aurkeztu dute
proposatuz espreski debekatu dadila Donostiako udalbarrutian zabortegi
berririk zabaltzea. Honekin batera, San Markos mankomunitatearen
buruzagiei eskatzen zaie espreski onartu dezatela Gipuzkoako PIGRUG
delakoa, probintziako hondakinen kudeaketa arautzen duena. "PNV
y EA rechazan la apertura de más vertederos en Donostia solicitan al
pleno del ayuntamiento que no acepte ninguna instalación de este tipo
" izenburupean publikatu du albistea "Noticias de Gipuzkoa" egunkariak.
(gehiago…)


Denis Itxaso: errauste planta ez dago auzitan baina aurretik hondakinen prebentzioa indartu behar da

2007-10-24

"Berria" egunkariari deklaratu dionez, Donostiako udalean Ingurumen
zinegotzia eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan lehendakariordea den
Denis Itxasok uste du Zubietan errauste planta eraikitzea atzerabiderik
gabeko erabakia dela, baina aldi berean errausketara ahalik eta zabor
gutxien iritsi dadin hondakinen prebentzioan lan handia egin behar
dela. «Errauste planta egiteko erabakia hartuta dago; ez dago mahai gainean » darama izenburu Iñaki Petxarromanek egin dion elkarrizketak.

«Errauste planta egiteko erabakia hartuta dago; ez dago mahai gainean»

(gehiago…)