Ezker Batua-Berdeak seguru dago auzitegiek geldiaraziko dutela Zubietan errauste planta eraikitzeko proiektua
2007-10-11Ezker Batua – Berdeak alderdiko buruzagiak konbentzituta daude
auzitegiek geldiaraziko dutela Zubietako errauste planta eraikitzeko
proiektua. Hala adierazi du Mikel Izagirre Urnietako alkate eta EBko
Gipuzkoako batzarkideak. Ohartzen da Izagirre Euskal Herriko Auzitegi
Gorenak ez duela ontzat hartu Donostiako udalak errauste planta
baimentzeko egindako komenioa atzera botatzea, baina kasu honetan
aferaren mamian sartu ez denez, auzitegiek oso bestela jokatuko dutela
uste du errausketak herritarren osasuna kaltetzea aztertuko den
egunean. Iritziok "Diario Vasco"n azaldu dira, "EB afirma que los tribunales paralizarán el proyecto de la planta de Zubieta " dioen albistean.
(gehiago…)
Posted by zubieta-sos