“Errausketarik Ez” errausketaren aurkako Gipuzkoako plataformen webgune berria

2007-11-29

"Errrausketarik ez " du izena Errausketaren Aurkako Gipuzkoako Plataformen webgune berriak. Hala diote beren sarrera orrian:

"Eraikitze lanetan gaude oraingoz, baina zuen laguntza eta
pazientziarekin, gonbidapena luzatzen dizuegu gure eskaera eta asmoen
nondik norakoak ulertzeko bertan murgiltzera, eta orrian egon litezkeen
arazoekin pazientzia izatera. Batez ere, eta interesa duenarentzat,
deskargak atalean dauden alternatibak (plan gidatzailea) aztertzera
animatzen zaituztegu".

Ongi Etorri, "Errausketarik Ez", lau herritarren artean egiten dugun
"Zubieta SOS" honetatik. Gurean probetxuzko ezer ikusten baduzue, hartu
eta usatu. Dena beharko da.


Euskaldunok sortzen ditugun hondakinak, zenbakitan

2007-11-28

GAIA erakundeak zaborraren eta errausketaren kontrako nazioarteko eguna
deitu duela eta, Euskal Herriko biztanleok sortzen dugun hondakin
mendiaren eta horri agintariek ematen dioten tratamenduaren kronika
mamitsuak eskaini dituzte Berria eta Gara egunkariek. Berriak dio: "Herritar bakoitzak 1,4 kilo hondakin sortzen ditu egunean " eta Garak "Radiografía de los residuos orgánicos en Euskal Herria ".
(gehiago…)


Diputazioak Hondakinen Plan berritua aurkeztu du eta errauste planta eraikitzen 2009an hasiko da

2007-11-22

Carlos Ormazabalek -Gipuzkoako Foru Aldundiko Garpen Jasangarriko
diputatu eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidentea, bera-
aurkeztu du Hondakinen Plan Orokorraren eguneraketa, eta iragarri du
2009an ekin nahi dietela Zubietan eraiki nahi duten errauste plantaren
obrei. Hala jakinarazi du " Diario Vasco" egunkariak lerroburuan "El nuevo Plan de Residuos prevé que las obras de la incineradora comiencen en 2009" dioen albistean.

Plan orokorrean sartu diren berrikuntza batzuk ere aurreratu ditu, hala
nola gai organikoak erraustu baino lehen tratatzeko "biolehortze"
instalazioak.

Bere aldetik Ezker Batuak taldeko Mikel Izagirrek adierazi du beraiek lanean segiko dutela errauste plantarik eraiki ez dadin.

(Eguneraketa) Ondoko egunetan Gipuzkoako egunkariek albiste
gehiago eta zehatzagoak plazaratu dituzte kontu honen inguruan. Hauek
bildu ditugu hemen: Berriak dio "Errauste plantaren lanak 2009an hasi nahi ditu Foru Aldundiak ", Noticias de Gipuzkoak "La Diputación confirma que las obras de la incineradora comenzarán en 2009 ",  Diario Vascok "Gipuzkoa tendrá una planta de biosecado para reducir la basura orgánica a incinerar" eta "Más de la mitad de los residuos que se generarán en 2016 se reciclarán o compostarán".

(gehiago…)


21 familiatan hondakinak gutxitzeko egindako esperimentuaren emaitzak eskaini ditu Diputazioak

2007-11-21

Gipuzkoako Diputazioak ezagutzera liburu batean eman ditu 21 familiatan
zaborra gutxitzeko egindako ahaleginaren emaitzak. Bataz beste,
ikastaro berezi baten ondoren eta disziplina puska batekin, familia
horiek %14 zabor gutxiago ekoiztea lortu dute. Bide batez, agintariek
diote laster Gipuzkoa osoan boskarren edukinontziak ipiniko direla, gai
organikoak biltzeko.

Oraingoz Diputazioaren bertsioa daukagu
kontu honetaz, eta itxaron beharko da ea beste gizarte eragileren batek
egiten duen datu horien bestelako irakurketarik. Hasteko, nabarmendu
behar da 21 familiok lehendik kontzientziatutako jendea direla,
eguneroko hondakinak birtziklatzeko bereizten dituztenak, eta emaitza
horietan kokatu behar dela. Birtziklapenean eta hondakinen gutxitzean
emaitzarik handiena oraindik ahalegin gutxi egiten duten familien
ohitura aldaketetan legokeela bistakoa da. Horretaz pistarik ematen ote
du aipatu ikerketa txiki horrek? Albistea Berria , Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa k eman dute.
(gehiago…)


San Markosen inguruan disputan segitzen dute

2007-11-15

San Markoseko zabortegia kudeatzen duen Mankomunitatearen buruzagitza
EAE-ANV eta EBk hartu zutenetik, eztaibak segitzen du erraustegiaren
aldeko eta kontrakoen artean, gai hori eta oraingo zabortegia ixteko
epeak nahastuz. Hemen bildu ditugu azaroko egunotan Berria n, Noticias de Gipuzkoa n eta Diario Vasco n horretaz plazaratu diren albisteak.

Bestalde,
kontu honetaz deklarazioak egin dituzte, batetik Diputazioak: PSEri
egotzi dio San Markoseko Mankomunitateak hondakinen errausteari bizkar
eman izana, Noticias de Gipuzkoa n eta Diario Vasco n irakur daitekeenez. Bestetik, Orereta-Errenteriako alkateak berriro esijitu du San Markoseko zabortegia berehala ixtea, Noticias de Gipuzkoa k hala plazaratu du.
(gehiago…)


Hendaiak ez ditu bere hondakinak Gipuzkoan erraustuko

2007-11-6

Hendaiak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari uko egin eta Lapurdiko
zabor gehienak kudeatzen dituen Bil eta Garbi elkartean sartzea erabaki
du. Aurrerantzean, Urruñako zabortegira eramango ditu bere hondakinak.
Hendaia Txingudiko Partzuergoan zegoen sartuta Irun eta
Hondarribiarekin batera, elkarte hau desegin den arte. Diario Vasco k eman du berria.
(gehiago…)