“Errausketarik Ez” errausketaren aurkako Gipuzkoako plataformen webgune berria
2007-11-29"Errrausketarik ez " du izena Errausketaren Aurkako Gipuzkoako Plataformen webgune berriak. Hala diote beren sarrera orrian:
"Eraikitze lanetan gaude oraingoz, baina zuen laguntza eta
pazientziarekin, gonbidapena luzatzen dizuegu gure eskaera eta asmoen
nondik norakoak ulertzeko bertan murgiltzera, eta orrian egon litezkeen
arazoekin pazientzia izatera. Batez ere, eta interesa duenarentzat,
deskargak atalean dauden alternatibak (plan gidatzailea) aztertzera
animatzen zaituztegu".
Ongi Etorri, "Errausketarik Ez", lau herritarren artean egiten dugun
"Zubieta SOS" honetatik. Gurean probetxuzko ezer ikusten baduzue, hartu
eta usatu. Dena beharko da.
Posted by zubieta-sos