Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra (PIGRUG famatua): Diputazioaren dokumentuak

2007-12-31

Gipuzkoako agintariek hondakinen inguruko erabakiak hartzeko dauzkaten bi dokumentu nagusi errez aurkitzeko loturak ipini ditugu hemen. Biak Gipuzkoako Foru Aldundiaren gunean daude, PDF formatuan: euskaraz GHKPO (Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko 2002-2016 Plan Orokorra) eta gaztelaniaz PIGRUG (Plan Integral de Residuos Urbanos 2012-2016).


Gipuzkoan errausketak badauka alternatiba (koordinadoraren dokumentuak)

2007-12-30

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak sarean ipini
ditu (PDF formatuan) Gipuzkoako Hondakinentzako prestatu dituen plan
orokorrak. Euskaraz eta gaztelaniaz daude. Hona hemen loturak,
informazio hori behar duenak errez aurki ditzan:

1.- Gipuzkoakok hondakinak kudeatzeko plan gidatzailearen aurrerapena.
— Euskaraz: "Plan Gidatzailearen Aurrerapena "
— Gaztelaniaz: "Avance Plan Director "

2.- Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plan Gidatzailea. Agiri hau gaztelaniaz besterik ez dago: "Plan Director de Gestión de Residuos de Gipuzkoa, 2005-2020 ". Honako atalotan banatua:
Introducción .
Fundamentos .
Tipología .
Minimización y Reducción .
Recogida .
Tratamiento de Materia Orgánica .
Selección, Clasificación, Reutilización y Reciclaje .
Vertido .
Bibliografía .
Anexos .


Nafarroako hondakin gehienak Tuteran tratatzen dira konpostatu eta biometanoa ekoizteko

2007-12-19

Iruñerriko mankomunitateak Arazurin eraikia zuen biometanizazio
plantari auzitegiek bidea moztu ondoren, gero eta zabor gehiago
bidaltzen da bertatik Tuterako gunera, han tratamendu osoa egiteko,
konpostatzea eta biometanizazioa barne. Oraingoz Nafarroan ez da
errauste plantarik, nahiz eta etorkizunerako ez dioten posibilitate
horri atea erabat ixten agintariek. Gaia egunotan Diario de Navarra-n (Tudela tratará desde el próximo año la basura de 93 localidades) eta Diario Vasco-n (La comarca de Pamplona busca «alternativas» a la planta de biometanización, cuya construcción fue paralizada por el Supremo) jorratu dute. (gehiago…)


Txingudi Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan sartu eta San Markosen polemikak darrai

2007-12-18

Hondakin biltegi propiorik ez daukan Txingudiko mankomunitatea
Gipuzkoako Partzuergoan sartu da, iragarrita zegoen moduan. Orain hau
ere San Markoseko zabortegira eramaten ari da bere hondakinak. Bide
batez, San Markosekoak itxita behar zuela eta polemikak gori dirau, bai
kudeatzaile politikoen artean eta baita ere, nonbait, hondakin biltegi
horren ondoan bizi diren herritarren artean ere. Txingudi Gipuzkoako
Partzuergoan sartzearen albistea eman dute Berriak (Txingudi Hondakinen Partzuergoan sartu da), Noticias de
Gipuzkoak (Txingudi se suma al Consorcio de Residuos mientras San Marcos sigue sin pronunciarse ) eta Diario Vascok (PNV y EA acusan al presidente de San Marcos de retrasar el cierre del vertedero ). Polemikaren inguruko albiste gehiago berriz Diario Vascon (Malos aires eta El PNV pide al alcalde de Donostia que convoque una reunión para cerrar San Marcos ).

(gehiago…)


Frantziako Saint-Philbert herrian herritarrak konposta egiten dute auzolanean

2007-12-16

Argia astekariak Net Hurbil atalean kontatu du nola Frantziako Vendée
eskualdean dagoen Saint-Philbert herrian biztanleek herriko hondakinak
kudeatzen laguntzen duten auzolanean konposta eginez. 2.700 biztanleko
herri honetan 2000 urtean zabortegi handi bat ezarri nahi zieten,
bertakoek bozketa eginez ezetz erabaki zuten eta 2002tik aurrera
konpostatuz birtziklatzen dute beren hondakinen zati handi bat.
Aurretik nork bere etxean konpostagailua zeukaten herritarrei lan hori
hobetzen lagundu diete auzolanetik, eta herri osoarentzako konpostgunea
sortu dute, udalaren laguntzarekin. Herria etxe multzo txikitan
banatuta daukate eta multzo bakoitzean animatzaile batek egiten du
operazio osoan kontakto lana. Langile aditu bat dauka konpostguneak
denbora erdiko jornadan, eta herritarrek astean hiru egun dauzkate ordu
jakinetan sukaldeko hondakin konpostagarriak bertara eramateko.
Ordainetan, urte bukaeran familia bakoitzari ematen zaio sortzen diren
70 tona konposten parte proportzionala. Orain esperientzia inguruko
herri eta eskualdeei erakusteko "Compost Citoyen" elkartea sortu dute.
Artikuluak bukaeran elkarte horren eta antzeko beste esperientzien
loturak dakartza.
(gehiago…)