Aratzuri, Castejon… Zubieta?

2008-01-12

Berria egunkarian Iñaki Petxarroman kazetariak ingurugiroaren alorrean
azken hilabeteotan aktualitatea diren hiru proiekturen lege aldetiko
inplikazioak aztertu ditu. Izan ere, Nafarroako Aratzurin Iruñerriko
mankomunitatea eraikitzen ari zen biometanizazio planta lekearen
kontrakotzat jo dute auzitegiek eta gauza bera gertatu da Erriberako
Castejonen zentral temikoa handitzeko zegoen asmoarekin. Bietan,
gainera, proiektuen promotoreek diru galera handiak nozitu dituzte,
batik bat Aratzurikoan, non obrak oso aurreratuta baitzeuden. Galdera
beraz, zera da: Zubietan eraiki nahi den errauste plantak
ingurugiroaren defentsarako legeekin talka egin eta debekua jasotzeko
arriskurik ba ote du? Aldekoen eta kontrakoen iritziak bildu ditu
Berriak "Aratzuri, Castejon… Zubieta? " artikuluan.

(gehiago…)


Donostiako udalaren lehen urratsak Zubietan errauste planta egitekotan Hirigintzako Plan Nagusia aldatzeko

2008-01-12

Donostiako udalak lehen urratsak eman ditu ditu Donostiako Plan
Nagusiak Zubietan errauste planta eraikitzekotan behar zituen aldaketak
martxan jartzeko. Donostiako bi egunkarik eman dute aldaketa horien
berri: Noticias de Gipuzkoak "El vial de acceso a la incineradora
incluirá un túnel para salvar el
collado de Letabide. El proyecto y el estudio de impacto ambiental
salen a exposición pública
" eta Diario Vascok "El Ayuntamiento de Donostia inicia la tramitación urbanística para construir la incineradora ".
(gehiago…)


San Markos mankomunitateak bidaia antolatu du Katalunian zaborra nola konpostatzen duten ezagutzeko

2008-01-3

Herrialde Katalanetako toki askotan zaborra atez ate jasotzen dute.
Sistema horren inguruko xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko
Herrialde Katalanetara bidaia antolatu dute San Markos Mankomunitateko
kideek. Bidaia urtarrilaren 8tik 11ra bitartean egingo dute. Albistea honela jakinarazi du Irutxuloko Hitza egunkariak: "Konposta egiteko guneak eta atez ateko zabor bilketa ezagutuko dute Herrialde Katalanetan "

(gehiago…)


Donostiako hondakinen 2007ko datuak eskaini ditu udalak

2008-01-3

Donostian hondakinez okupatzen den zinegotziak, Alberto Rodríguezek,
eskaini ditu atal honetako 2007ko datuak. Laburbilduz, Donostiako
herritarrek aurreko urtean baino zabor gehiago sortu dute, baina
zertxobait hobetu dute beiraki, kartoi, bestelako ontzi, plastiko,
jazki eta olio erabilien bilketa eta berrerabiltzea. Albistea eta
datuak Diario Vascok eskaini ditu "Los donostiarras incrementan el reciclaje y frenan la cantidad de basura orgánica generada " kronikan.
(gehiago…)


Nafarroako Iru?erria hondakin plan berria egiten, biometanizazioa eta errausketa baztertu gabe

2008-01-2

Nafarroako biztanleen erdia baino gehiago biltzen duen Iruñerriko
Hondakinen Mankomunitateak plan berria antolatzeari ekin dio,
berrikitan Espainiako Auzitegi Gorenak Arazuriko biometanizazio
lantegia legez kanpo utzi ondoren. Prentsaurrean azaldu da
mankomunitate honetako lehendakari Javier Torrens eta bere hitzak bildu
dituzte bai Berriak ("Mankomunitateko lehendakariak ez du baztertu Iruñerriko hondakinak erraustea " ) eta bai Garak ("Torrens (PSN) no descarta en Iruñerria la biometanización ni la incineración " ).
(gehiago…)