San Markosen itxieraren dataren inguruan berriro liskarrean

2008-03-31

Aurreko egunetan San Markoseko Mankomunitateko buruzagiek abisatu bezala, egun batzuetan atzeratu da Donostialdeko zabortegia erabat ixteko data. Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa oztopoak ipintzen ari dela salatu dute orain. Aldiz, Diputazioak eta Donostiako alkate Elorzak Mankomunitateko buruzagiei egozten diete errua. Partzuergoari leporatu dio San Markosek zabortegia ezin itxia. Albistea ikus daiteke “Berria“, “Gara“, “Noticas de Gipuzkoa” eta “Diario Vasco“n.

(gehiago…)


Gero eta haserreago daude Zubietako herritarrak Donostiako udalarekin

2008-03-30

Zubieta, Gipuzkoako hondakinen arduradunek errauste plantaz “hornitu” nahi duten herria, Donostia eta Usurbilgo udalen artean dago banatuta. Urte luzez zelai eta baserri-lurren erreserbatzat egon da kasik ahaztua, eta azken urteotan aldiz bertako lurretan pilatzen ari dira Donostiako bere hirigunetik urrundu nahi dituen guztiak. Erraustegiaz gain Gipuzkoako espetxe berria hor eraiki nahi dute, litekeena da Loiolako koarteleko militarrak ere bertara joatea… Herritarrek egunotan beren haserrea azaldu dute. Albistea irakur daiteke “Berria“n, “Gara“n eta “Noticias de Gipuzkoa“n.
(gehiago…)


Lasarte-Oriako udalak ere alegazioak aurkeztuko ditu errauste plantaren kontra

2008-03-29

Lasarte-Oriako udalak erabaki du alegazioak aurkeztea Zubietako lurretan eraiki nahi duten intzineradoraren proiektuari. Albistea “Berria“k eta “Noticias de Gipuzkoa“k eman dute.
(gehiago…)


Hiri hondakinen bilketa Oiartzunen ere atez ate egitea nahi dute

2008-03-29

Intzineradoraren kontrako Oiartzungo plataformak udalean eskaria sartu du proposatuz herri honetan ere, Usurbilen laster hasiko diren moduan eta Lasarte-Orian egitea erabaki duten bezala, hondakinak atez-ate biltzen hastea. “Gara” egunkariak eman du albistea.
(gehiago…)


Ezker Batuak proposatu du atez atekako zabor bilketa Gipuzkoa osora hedatzea

2008-03-27

Noticias de Gipuzkoa“k 2008-03-27an jakinarazi duenez, Erraustegien kontrako Gipuzkoako Plataformen Koordinadorek eskatuta, Ezker Batua-Berdeak taldeak Gipuzkoako Batzar Nagusietan proposamena aurkeztu du herrialde honetako hondakin guztiak atez-ateko bilketa bidez kudeatu daitezen.

(gehiago…)


Plastikozko poltsen arazoak ez dauka lehentasunik Gipuzkoan Diputazioaren iritziz

2008-03-27

Gipuzkoako Diputazioaren ingurumen sailak daukan webgunean diotenez (Plastikozko poltsen arazoak ez dauka lehentasunik Gipuzkoan) plastikozko poltsak ezabatzea ez da lurraldeko lehentasuna. Beren ustez, herritarrek horietako asko zaborrak edukiontzietara bidaltzeko erabiltzen dituzte eta plastikozkoak merkatutik kentzeak beste zorro garestiago batzuk erosiaraztea lekarke.

(gehiago…)