Kanadako Toronto hirian 2004tik biltzen dute hondakin organikoa atez ate

2008-03-25

Kanadako Toronto hirian (2,5 milioi biztanle) 2004tik biltzen dute atez ate hondakin organikoa. Hemen bildu dugu Torontoko Herriko Etxeak PDF formatuan Interneten daukan agiria, non herritarrei esplikatzen baitzaie nola funtzionatzen duen sistemak.
(gehiago…)


Lasarte-Oriako udalak ere hondakinak atez ate biltzea erabaki du

2008-03-14

Noticias de Gipuzkoa” egunkariak jakinarazi duenez, Lasarte-Oriako udalak ere onartu du bere herritarren etxeeetako hondakinak atez ate biltzea. Hori egingo duen bigarren herri gipuzkoarra izanen da, Usurbilen ondoren. Zubietan egin nahi duten errauste plantak erdiz-erdi jotzen ditu Lasarte-Oria eta Usurbil.
(gehiago…)


Gipuzkoako Diputazioak hondakinen plan orokorra eguneratu du: “PIGRUG Documento de Progreso”

2008-03-13

Orain arte 2002tik 2016ra arteko hondakinen tratamendua planifikatzen zuena PIGRUG famatua bazen, Gipuzkoako Diputazioak hori eguneratu eta “Documento de Progreso del Plan de Residuos” bihurtu du. PDF formatuan Gipuzkoako Diputazioak sarean ipinita dauzka euskarazko (GHHKPO 2002-2016. Aurrerapen Dokumentua 2008-2016) eta gaztelaniazko (PIGRUG 2002-2016. Documento de Progreso 2008-2016) bertsioak. Hemen bildu ditugu horretaz “Berria“, “Noticias de Gipuzkoa” eta “Diario Vasco” egunkariek publikatu dutena. Analisi interesgarriena, “Berria”n IƱaki Petxarromanek idatzi duena:

“Gipuzkoako Hiri Hondakinen Plan Nagusi berriaren aurrerapen txostenaren berri eman zuen Aldundiko Garapen Iraunkorrerako diputatu Carlos Ormazabalek atzo, Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Ez zen izan sorpresarik: 2016an zaborren %43 erraustera eramango dituzte, Zubietara. Zaborren %46,2 birziklatu, eta gainerako %11 konpostaren bidez kudeatuko dituzte.

<>Aurreko Plan Nagusian baino zabor kopuru handiagoa birziklatzeko eta konpostatzeko asmoa du Partzuergoak, eta hori aurrerapausotzat jo daiteke. Alabaina, errauste plantak hor segitzen du, gizartean kezka handiak sortzen baditu ere, besteak beste, herritarren osasunean izan ditzakeen eraginak direla eta”.
(gehiago…)


Bizkaian hondakin gehiago kixkaltzeko Zabalgarbik bigarren planta eraiki nahi du

2008-03-3

Gara” egunkariak plazaratu duenez, Bizkaiko hondakinak kixkaltzen dituen Zabalgarbiko arduradunek adierazi dute lau urte barrurako martxan nahiko luketela errauste plantaren bigarren lerroa. Bide batez, orain jakinarazi dute Arraitz mendi magaleko plantan ipinitako lehenbiziko galdara aldatu egin behar izan zutela, lana oker egiten zuelako; Bilboko udalak ez zuen, ofizialki bederen, horren albisterik. Antza denez Jaurlaritzak ohartarazi zuen kutsadura handiegia isurtzen zuela. Orain berriz, erraustegira gero eta zabor gehiago iristen denez, bigarren planta ari dira proiektatzen
(gehiago…)


Zubietako Errauste Plantaren proiektuaz Partzuergoak eman dituen zehaztasunak

2008-03-3

Gipuzkoak Hondakinen Partzuergoak "Noticias de Gipuzkoa" egunkariari
filtratu dizkio (aurreko Diputazioarekin " Diario Vasco "k jasotzen
zituen pribilejiozko filtrazio hauek) Zubietan eraiki nahi den errauste
plantaren hainbat xehetasun. Horrela argitu da proiektuaren eraikuntzan
210 milioi euro gastatuko dutela soilik erruauste plantan, beste 43-47
milioi biholehortze instalakuntzetan, zazpi hektareatako lurzorua
okupatuko duela, 20 metroko altuerako eraikinak edukiko dituela, 60-70
metroko tximinia erraldoia erakutsiko duela… Eta ke toxikoaz gain
urtean 9.000 tona hondakin toxiko ekoiztuko duela. Horrez gain, plangileen
ustez "ez-toxikoak" diren erreus edo eskonbroak metatzeko
instalazioaren kosterik ez dute aipatu.

Egunkari horrek lau artikulultan banatuta eskaini du informazioa:
- La incineradora se integrará en un complejo de siete hectáreas que costará más de 210 millones
- Un complejo sistema de filtros depurará los gases generados en la
incineradora se contempla un sistema de "análisis de gases continuo"

- El 65% de basuras que lleguen a la incineradora recibirán un tratamiento previo de biosecado
- Una veintena de 'biosecadores'
(gehiago…)