Gipuzkoako hondakinen plan berriaren tranpa batzuk agerian konpostaketari dagokionez

2008-04-30

Diario Vasco” egunkariak Juan Luis MunguĆ­a izeneko herritarrak -Errauste Planten kontrako plataformen izenean- salatu ditu Pigrug izena emandako Gipuzkoako Hondakinen Plan Nagusian egin diren tranpa batzuek. Horien artean, etxeetako hondakin organikoen konpostatzea izan daitekeena baino baxuago geratu dadin Garmendia jaunak egin dituen trikimailuak aipatu ditu.
(gehiago…)


Maiatzean hasita Gipuzkoa osoan hedatuko dituzte zabor organikoentzako edukiontziak

2008-04-26

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak jakinarazi duenez, 2009an Gipuzkoa osoan nahi dituzte ipinita etxeetako zabor organikoak bilduko dituzten edukiontzi berriak. Oraingoz, planean jasotzen denez, maiatzaren amaieran 250 edukiontzi marroi egongo dira Aretxabaletan, Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen, Zumaian eta Donostiako Amara auzoan. Materia organikoa bilduko dute horretarako izena eman duten 5.000 familiek. Albistea bildu dute “Berria“, “Noticias de Gipuzkoa” eta “Diario Vasco” egunkariek.
(gehiago…)


Zubietako errauste plantaren arkitektura eta ingeniaritzazko proiektua leihaketara atera dute

2008-04-12

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak erabaki du lehiaketa publikora ateratzea Zubietan eraiki nahi duen errauste plantaren proiektu ingenieritzazko eta arkitekturazkoa. “Noticias de Gipuzkoa” eta “Diario Vasco“k eman dute albistea. Udazkenerako nahi dute proiektua erredaktaturik eta obrak lehiaketara 2009 hasieran atera. Kostea 8 milioi eurokoa izatea espero dute.
(gehiago…)


Jordi Colomer teknikariari elkarrizketa Usurbilgo “Noaua” aldizkarian

2008-04-10

San Markoseko Mankomunitateak Jordi Colomer katalandarra darabil teknikari aditu lanetan, hondakinen tratamendua hobeto planifikatzeko. Usurbilgo udalak erabaki du aurten herriko zaborrak atez-ateko bilketa bidez kudeatzea, eta horretaz galdetu dio bertako “Noaua” aldizkariak martxoaren 14ko zenbakian, tituluan esaldi hau ipinita: “Gaikako bilketa %80a igo daiteke, posible da“(PDF formatuan).
(gehiago…)


San Markoseko zabortegia berdegune bihurtuko dute… baina oraindik ixteko arazoak daude

2008-04-10

Gipuzkoako Batzar Nagusiek erabaki dute San Markoseko zabortegia berdegune bihurtzea, orain arte bertako usain txarrak eta beste buruhausteak nozitu behar izan dituzten herritarren aisialdirako. Bitartean, arazoak daude Donostialdeko zaborrak beste biltegietan hartu ahal izateko. Albistea “Diario Vasco“k eta “Noticias de Gipuzkoa“k eman dute.
(gehiago…)


Plastikozko zorroak 2010erako debekatu ditzakete Espainian

2008-04-8

Red de Centros de Información de Residuos de la Comunidad de Madrid” erakundeak azken buletinean jakinarazi duenez, Espainiako Hondakinen Plangintzak aurrikusita dauka 2009an erdira jaistea bertan saltzen diren plastikozko zorroen kopurua eta erabat debekatzea 2010erako. Honetaz Gipuzkoako Diputazioak egindako beste kalkuluak nola ezkontzen diren ikusi beharko da.
(gehiago…)