Villabonan ere hondakinen atez-ateko bilketa eskatzen dute herritarrek

2008-04-5

Noticias de Gipuzkoa” egunkariak jakinarazi du Gipuzkoako Villabonan Onddolar plataforma kanpaina ari dela burutzen errausketaren kontra hondakinen atez-ateko bilketa eta birtziklatzea bultzatzeko. Apirilaren 10ean adituekin mahainguru publikoa antolatu dute.
(gehiago…)


Gipuzkoako Aldundiak 2006an Zubietan errauste planta egitea ez zuen ontzat ematen (txostena)

2008-04-2

2006an Donostiako udalak hiru kokagune eskaini zituen hondakinentzako errauste planta egiteko, Aritzeta, Zubieta-Atxulondo-Abaloz eta Landarbaso izeneko parajeetan. Kontsulta eginik, Diputazioak hiruren balorazioa egin zuen ingurumenaren ikuspegitik, eta orduan Zubietakoa (ez orain egin nahi duten leku berean baina oso hurbil dagoena) ez-egokitzat jo zuen. Dokumentua hemen irakur daiteke (PDF).