Azpeitian ekainean hasiko dira hondakin organikoak biltzen 26 kontainer berezitan

2008-05-31

Azpeitian 400 familia baino gehiagok eman dute hondakin organiko gordinak kontainer berezietan uzten hasteko. Lapatxeko zabortegian konpostatzeko sistema prest jarri du Urola Erdiko mankomunitateak eta bertara eramango dituzte Azpeitiko kaleetan edukinontzi marroi berrietan bilduko diren hondakin konpostagarriak. “Noticias de Gipuzkoa“k eman du albistea.
(gehiago…)


PIGRUG-aren aholkulariak dio: “Errausteak zabortegiak baino gutxiago kutsatzen du”

2008-05-30

Noticias de Gipuzkoa” egunkarian Cristina Gutierrez-Cañas mintzatu da. Injineru hau Gipuzkoako Hondakinen Plan Nagusiaren aholkulari izan da. Erraustearen inguruko apologia hau merezi du dokumentazioan gordetzea.
(gehiago…)


Atez ate bilduko dute zaborra Usurbilen udazkenetik, Gipuzkoan lehenengoz

2008-05-30

Usurbil izango da Gipuzkoako lehen herria martxan jarriko duena hondakinak bildu eta tratatzeko sistema alternatiboa: atez ateko bilketa. “Berria” egunkariak eman ditu xehetasunak.  Bost herri gehiagok ere eskatu dute sistema hori beren udalean ezartzea:  Aduna, Asteasu, Astigarraga,  Lasarte eta Oiartzunek.  Albistea eskaini dute “Berria“k eta “Gara“k. (gehiago…)


Gipuzkoatik Bizkaira eramango duten zaborra Igorren jasoko dute

2008-05-28

Orantxe hasi eta eta 2012a bitartean Gipuzkoatik jasoko dituen 25.000 tona hondakinak, Bizkaiak Igorreko zabortegian lagako ditu. Albistea eman dute “Berria“k, “Noticias de Gipuzkoa“k eta “Diario Vasco“k.
(gehiago…)


Debabarreneko industriek duela bost urte halako bi hondakin birtziklatzen dute

2008-05-23

Gipuzkoako Debabarreneko hondakin industrialak kudeatzen dituen Debeko enpresako buruak adierazi dio “Diario de Noticias” egunkariari gaur egun industriek duela bost urte halako bi hondakin birtziklatzen dutela. Horretan eragina izan du ingurumenarekiko kontzientziak, baina baita ere kalitate zertifikatuak lortu nahiak.
(gehiago…)


Txingudiko mankomunitateak tresna elektrikoen bilketa sistema berria jarriko du abian

2008-05-22

Europa mailan ari den European Recycling Platform erakundearekin elkarlanean, Txingudiko mankomunitateak sistema berria antolatu du bertako biztanleek etxeetako eleltratresnak birtziklatzera modu hobean eraman ditzaten. “Noticias de Gipuzkoak” jakinarazi du. Nazioarteko korporazio hori multinazionalek sortua da. (gehiago…)