Mercabugati eta Donostiako Ospitalea hondakin organikoak birtziklatzen hasiko dira ekainean

2008-05-22

Gipuzkoan fruitu eta barazkien salerosketarako zentro maiorista nagusia den Mercabugati eta Donostiako Ospitalea ekainean bertan hasiko dira hain ugari sortzen dituzten hondakin organikoak birtziklatzen udalarekin elkarlanean. Lehenak hilean hondakin organikozko 45.000 kilo sortzen ditu eta bigarrenak 6.000 inguru, hau da, Donostiako Amara auzoak plan esperimentalean parte hartzeko izena eman duten 2.700 familiek adina. Oraingoz hondakin gordinak bilduko dituzte eta hurrengo fasean kozinatutakoei ekingo zaie. Albistea “Diario Vasco“k eman du.
(gehiago…)


Inzinerazioaren aldekoen gezurrak desmontatzen Ekologistak Martxan taldetik

2008-05-19

<>Gipuzkoako Ekologistak Martxan elkarteko kide den Javier Melchorrek iritzi artikulu interesgarria plazaratu du “Noticias de Gipuzkoa” egunkarian. Herritarrei hondakinen errausketa “saldu” nahi dieten zenbait gezur salatzen ditu, tartean konpostatzetik lortzen den gai organikoaren kalitateari buruzko zalantzak, bitartean isilpean araztegietako lohiak zementu-fabriketara eramatea, erabilitako neumatikoak porlan-fabriketan erregaitzat usatzea, eta beste.
(gehiago…)


Zubietan mendi martxa, errauste plantari berriro ezetz esateko

2008-05-18

Alternatiba errealak badirela nabarmendu dute berriro Usurbilgo, Zubietako eta Lasarteko hainbat herritarrek. «Oraindik gure esku dago errauste plantarik ez egitea, dena erabakita dagoela saldu nahi diguten arren. Arlo askotan lan egin behar dugu, eta nagusia jendearen mobilizazioa da», azaldu zuen San Markoseko Mankomunitateko presidenteorde Imanol Azpirozek. Gizartearen inplikazioa ezinbestekoa dela baieztatu zuen Unai Agirre Zubietako Herri Batzarreko kideak, eta hitzordua jarri zuen: heldu den ekainaren 14an manifestazio jendetsua egin nahi dute Donostian. “Gara” egunkariak eskaini du albistea.
(gehiago…)


Erraustegiaren bultzatzaileak adi dabiltza Auzitegiak proiektua atzera bota ez diezaien

2008-05-16

Noticias de Gipuzkoa” egunkariak plazaratu duenez, Zubietan errauste planta eraiki nahi duten erakundeek eskarmentua hartu dute Txingudiko proiektuarekin gertatu zenetik, eta Auzitegiek proiektua atzera ez botatzeko tentu handiz ari omen dira lanean. Txingudiko mankomunitateak bere erraustegi propioa eraikitzeko asmoa atzera bota eta Gipuzkoako Partzuergoan integratu zen, baina gainera gero Auzitegiek arrazoi eman zieten haren kontrako salaketa sartu zutenei. “Diario Vasco“k ere eman du albistea, non kontatzen baita Txingudin erraustegia egiteko ingurumenean izango zuen eraginaren informerik ez zela!
(gehiago…)


San Markoseko zabortegia ixteko Donostialdeko 25.000 tona hondakin Bizkaira eramango dituzte

2008-05-14

Gipuzkoa eta Bizkaiko diputazioek hitzartu dute San Markoseko zabortegia itxi ahal izateko, eta Zubietan errauste planta eraiki bitartean, urtean 25.000 tona hondakin Bizkaira eramatea. Akordio honek gorabehera batzuk izan ditu egunak aurrera joan ahala, batez ere Bizkaiko Batzar Nagusietan oposizioko alderdien protesta ikusita Diputazioak hilabeteko negoziaketa fasea ireki duelako. Gai honetaz orain artean argitaratu direnak bildu ditugu, berrienetik zaharrenera.
(gehiago…)


Zumaiako harategi eta arraindegietan plastikozko poltsak gutxitzeko kanpaina

2008-05-11

Plastikozko poltsak herrian urritzeko kanpaina berezia ari dira burutzen Gipuzkoako Zumaian. Bertako harategi eta arraindegietan egunean 1.000 plastiko zorro banatzen direla eta, kutsadura hori saihesteko herritarrei, Udalak lagundurik, egunetik egunera berrerabili daitezkeen zorro bereziak banatzen dizkiete, urtea pasatakoan hondatutakoen ordez berriro berriak eskainiko zaizkiela aginduta
(gehiago…)