Espainian ere zaborrez gainezka daude

2008-06-27

El Pais” egunkariak plazaratu duenez, Espainia zaborrez gainezka dago. Dagoenekoz beteta dauden 120 zabortegietatik 15ek zabalik jarraitzen dute, adibidez. Erkidego autonomikoei begiratuta, Valentzia, Kanariar Uharteak eta Galizia dira estuen dabiltzanak, eta Europako aginduak betetzeko zailtasun handienak dituztenak. Birtziklaketa %10an dabil bataz beste Espainian, Europako kopururik itsusienetakoa.
(gehiago…)


San Markoseko mankomunitateak 2008ko aurrekontuak erabaki ditu

2008-06-24

Donostialdeko hondakinak biltzen dituen San Markoseko mankomunitateak aurtengo aurrekontua erabaki du. Iazkotik %51eko igoera izango du (ia 24 milioi euro denetara) eta bi ardatzen inguruan garatuko da: batetik atez ateko bilketa Usurbilen udazkenean hasiko dena eta bestetik San Markoseko zabortegiaren betirako itxiera. Albistea eman dute “Gara“k eta “Noticias de Gipuzkoa“k.
(gehiago…)


Ekologistak Martxan erakundeak salatu du zaborrak Gipuzkoatik Bizkaira eramatea

2008-06-23

Gipuzkoako hondakinak Bizkaira eramateko operazioak errausketaren aldeko apostua sustatzen duela salatu du Ekologistak Martxak erakundeak. Alonsotegi, Rekalde eta Zorrozan errausketaren kontrako kanpaina egin berri duen erakunde honen iritzian, zaborren lekualdatzearekin agintariek bermatu nahi dute Gipuzkoan errauste planta eraikitzea eta Bizkaian Zabalgarbik duena bikoiztea. “Gara“k eman du albistea.
(gehiago…)


Miquel Ramon: «Atez ateko bilketa sistema aztertu dutenen %99k argi ikusi dute bide zuzena dela»

2008-06-20

“Berria” egunkariak elkarrizketa egin dio Usurbilgo herritarrei hitzaldia eskaini eta San Markoseko partzuergoko hautetsiekin bildu den Miquel Ramon Balear Uharteetako Gobernuko Lurralde Antolaketako kontseilariari (PSOE-PSIB).
(gehiago…)


Txingudiko erraustegi proiektuan gastatu ziren milioien erantzule nor da?

2008-06-20

Fernando Arozenak maiatzaren 29ko “Noticias de Gipuzkoa“n kontuak eskatu ditu Txingudin errauste planta egiten egoskortu eta horretan diru publikotik 3 milioi euro gastatzea erabaki izanaz. Ez ote du inork erantzunkizunik hartu behar bere gain? Ez du inork dimitituko?
Ekainaren 20ko “Diario Vasco“n berriz  Txingudi Bizirik elkarteak salaketa bera egiteaz gain eskualdean hondakinen kudeaketarako plan berri eta jasangarria antolatzea eskatu du, Donostian atez ateko bilketaren alde egindako manifestaldiaren barruan.
(gehiago…)


Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari

2008-06-19

Herriko etxeetako hauteskundeetan alkate berria aukeratu zuten Zuberoako Sarrikotapean eta Laurent Etxeberri “Bil eta Garbiren xedeari ez!” lemapean aurkeztu zenez, lehenbiziko erabakia izan du aurreko auzapezak onartutako zabortegi handia atzera botatzea. Bil eta Garbiko lehendakari Alain Iriartek aipatu zuenez ez zuela Sarrikotapean herritarren gogoaren kontra eraikiko holako biltegirik, lurperatu nahi diren urteroko 100.000 tona zaborrentzako beste lekuren bat bilatu beharko dute. Edo sistema berrietan ikertu. Berriak eman du albistea.
(gehiago…)