Donostiak Zubietan errauste planta eraikitzearren Udal Plan Nagusia aldatu du

2008-07-25

Donostiako Udalak, PSE-EE, EAJ eta EAren aldeko botoekin eta Aralar-EB eta PPren kontrakoekin, onartu du udaleko plan orokorra aldatzea, Zubietan errauste planta eraikitzeko beharrezkoa zena. Noticias de Gipuzkoa egunkariak eta Diario Vascok eman dute. Bilkura berean onartu zen Garberan garbigune bat eraikitzea ere, herritarrek oihalak, haltzariak, pilak eta beste era berezian utzi ditzaten balioko duena.
(gehiago…)


PIGRUGari buruzko Carmen Tirado irakaslearen ponentzia sarean dago

2008-07-23

2007ko uztailean Donostiako Zuzenbide fakultateko “Conflicto Ambiental” seminarioak aditu batzuk bildu zituen Gipuzkoako hondakinen plan nagusia (PGRUG) aztertzeko. Horien artean mintzatu zen Carmen Tirado Zaragozako fakultateko irakaslea. Ikuspegi juridikotik aztertu zuen gaia, Espainia eta Europako legedien argitan. Aipatu erakundeak bere webgunean ipini du PDF formatoan ikusgai eta hemen ere bildu dugu.
(gehiago…)


Mallorcako 33 udalerritan atez ate biltzen dira etxeetako hondakinak

2008-07-16

2006an Porreres eta Puigpunyent herrietan hasirik, hirugarren urterako Mallorca ugarteko 33 udaletara zabaldu da hondakinak atez ate biltzeko sistema, eta beste 18 gehiago ari dira horretara iristeko trantsizioan. Que egunkariak eman du albistea.
(gehiago…)


Tecnalia garatzen ari da hondakin elektronikoak hobeki birtziklatzeko teknologia berria

2008-07-14

Europan gaur tresna elektriko eta elektronikoak zaborretara jaurtiaz sortzen diren miloika tona hondakinetatik %90 zakarretara doaz, besteren artean aparailuek daramatzaten gaiak bereiztea neketsua delako. Horietan diren metalak errezago apartatzeko teknologia garatzen ari da Tecnalia enpresa, gero makina berrietan inplementatu ahal izateko. Enpresadigitala.net guneak eman du albistea.
(gehiago…)


Zazpi urtetan Gipuzkoan edukiontzi horietan biltzen dena hirukoiztu egin da

2008-07-14

Gipuzkoako karriketan dauden edukiontzi horietan duela zazpi urte biltzen zena halako hiru biltzen da gaur egun: orduan 4,60 kilo biltzen bazen urtean pertsonako, orain kopuru hori 12,07 kilotara igo da. Hori da Diputazioak jakinarazi duena Legazpiko birtziklaketa planta berriaren zabaltzea inauguratzerakoan, Diario Vascok zabaldu duenez.
(gehiago…)


Añorga auzoko herritarrek salatu dute Rezolari hondakin arriskutsuak emandako baimena

2008-07-5

<>Donostiako Añorga auzoan Ingurumen batzordeak salatu du Rezola porlan-fabrikari urtean 40.000 tona hondakin arriskuts kixkaltzeko Eusko Jaurlaritzak eman berri dion baimena. Auzotarrentzako eskandalua da baimen hori ematea nori eta aurretik ingurumen baldintzak errespetatzen ez dituen enpresari. Donostiako udalari eskatu diote herritarren osasuna zaintzeko neurriak har ditzan, “Noticias de Gipuzkoa“k plazaratu duenez. Egunkari berak jakinarazi zuen ekainaren 28ean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Cementos Rezolari baimena eman diola gai arriskutsuak erretzeko.
(gehiago…)