Gipuzkoako Ernioaldeko herrietan oihalezko zorroak banatuko dituzte

2008-07-5

Gipuzkoan Ernioaldea osatzen duten Aduna, Anoeta, Asteasu, Irura, Villabona y Zizurkilen oihalezko boltsak banatuko dira ondorengo asteetan, herritarrek plastikozkoak gero eta gutxiago erabil ditzaten. Zizurkilen komertzioen bidez egingo da banaketa, eta gainerako herrietan etxe-etxe banatuko dira. “Diario Vasco“k eman du albistea.
(gehiago…)


Donostiako Udalak urrats gehiago eman ditu erraustegia egiteko Udaleko Plan Nagusia aldatzeko

2008-07-5

Zubietan errauste planta eraikitzeak Donostiako hirigintzako plan nagusian aldaketak sartzea behartzen du. Udal gobernuak aldaketok onartu berri ditu EB taldearen kontrako botoen gainetik, eta hila bukatzerako osoko batzarrak onartu beharko ditu. Usurbil eta Lasarte-Oriako udalek aurkeztutako alegaziorik ez zen onartu. Albistea irakur daiteke “Noticias de Gipuzkoa” eta “Diario Vasco“ren kroniketan.
(gehiago…)


José Miguel Edeso geologoa: «Pinudietako zorua konpost guztiaren aterabide izan liteke»

2008-07-4

Geomorfologian doktore den José Miguel Edesok ARGIA astekarian hitz egin du, ohartaraziz konposta egitea ez den arren azkeneko soluzioa – ahalik eta zabor gutxien sortzea delako bidea- hondakin organikoak berrerabiltzeko konpostatzea dela metodorik garbiena. Konposta oso probetxugarria izan daiteke pinudientzako, mendi hegalen erabilera erasokorrak belar geruza hondatzen baitu: “Lurra konpostarekin nahastuz lehen galdutakoa berreskuratzen duzu eta aldi berean aterabide ona izan daiteke hiri hondakinentzako”, dio Edesok.
(gehiago…)


Azpeitia, Beasain eta Zarautzko zabortegiak 2012 arte edukiko dituzte zabalilk

2008-07-3

Gipuzkoak urtero sortzen dituen 400.000 tona hondakinak nonbait utzi behar direla eta, aurrez ikusitako bizitza luzatu egingo zaie bertako hiru zabortegiri. Azpeitiako Lapatx, Zarautzko Urteta eta Beasaingo Sasiaingo zabortegiak 2009an ziren ixtekoak, baina azken data 2012ra atzeratu dute Gipuzkoako Partzuergoko agintariei. Albistea “Noticas de Gipuzkoa“k eta “Diario Vasco“k eman dute. Egun batzuk beranduago, San Markoseko Partzuergoko lehendakari Ricardo Ortegak kritikatu egin du erabaki hori, hondakinen kudeaketa erraustearen mende uzten duelako eta 5.000 biztanlez goitiko udaletan hondakin organikoak era bereizian biltzeko araua urratzen duelako, “Noticias de Gipuzkoa“k publikatu duenez.
(gehiago…)