Donostiako Amara auzoan arrakasta dauka hondakin organikoentzako edukinontziak

2008-09-25

Beren buruak bolontario eskaini zituzten 1.460 familiak hondakin organikoak edukinonbi berezian ipintzen dituzte uda honetatik, eta esperientzia fruitu oso ona ematen ari dela aitortu dute Donostiako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kalitate handiko konposta ateratzen da zabortegietara eraman beharrik ez dauden hondakin horietatik. Urte berriarekin, Diario Vascok argitu duenez, kozinatutako jakien hondarrak ere jaurti ahal izango dira edukinontzi horietan, eta 2009. urtea bukatzerako espero da Amarako biztanleen %20k planean parte hartzea.
(gehiago…)


San Markoseko zabortegia ixteko akordioa sinatu dute

2008-09-24

San Markoseko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak akordioa sinatu dute Donostialdeko zabortegia ixteko. Hilabeteren bueltan itxirik egon beharko luke, Berria egunkariak eta Diario Vascok ezagutarazi dutenez.
(gehiago…)


Urritik aurrera hondakin organikoentzako laugarren edukinontzia Zarautzen eta Zumaian ere bai

2008-09-24

Gipuzkoako Zarautzen eta Zumaian irailaren 29an hastekoak ziren etxeetako hondakin organikoen bilketak, horretarako karriketan laugarren edukinontzia ipinita dagoela. Diario Vascok eman du albistea.
(gehiago…)


Aretxabaletan hasi dira hondakin organikoak edukinontzi marroietan biltzen

2008-09-4

Irailaren 15ean jarriko dituzte Gipuzkoako Aretxabaletan hondakin organikoak biltzeko edukinontzi marroiak. Parte hartu nahi duten familiek 12a arte zeukaten izena emateko epea. Janariei dagokienez, lehen fasean hondakin gordinak bakarrik jasoko dira eta bigarrenean egositakoak ere utzi ahal izango dira. Debagoieneko Mankomunitateak atez ateko bilketa ere antolatu nahi du, edukinontzi zentralizatuetakoen emaitzekin alderatu eta sistemarik egokiena hautatzeko. Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoak eman dute berria. Bestalde, Debagoieneko Mankomunitateak esfortzu berezia egin nahi du norbanakoen konpostajean, orain dauden 402 konpostgailuak urtea bukatzerako 600eko kopurura iristeko asmoz, Diario Vascok publikatu duenez.

(gehiago…)


Resa enpresa katalanak idatziko du Zubietako erraustegiaren proiektua

2008-09-1

Diario Vascok jakinarazi duenez, Gipuzkoako hondakinak kudeatzen dituen Partzuergoak erabaki du nork idatzi behar duen Zubietako errauste planta bere osagai guztiekin: lana Resa enpresa katalanari eman zaio. Lehiaketan parte hartu zuten beste enpresakIdom, Eptisa-Heymo y Tr-LKS ziren. Proiektua 7.216.078 euro kostako omen da.
(gehiago…)