Gipuzkoako Aldundiak Europari eskatu dio hondakin organikoak derrigor biltzea lege egin dezan

2008-11-24

Gipuzkoako Foru Aldundiko Carlos Ormazabal diputatuak mahainguru batean Europar Batasunari eskatu dio etxeetako hondakin organikoak derrigor era berezian biltzea derrigortu dezala legez, “Noticias de Gipuzkoa“k jarkinarazi duenez. Bestalde, “Diario Vasco“n irakur daiteke Foru Aldundiak bere egoitzaren aurreko plazan konposta sustatzeko erakusketa handi bat ipini duela. Aldi berean, errauste planta Zubietan eraikitzeko planekin segitzen du, noski.
(gehiago…)


Andoainen atez ate biltzen dira haltzariak eta tamaina handiko beste hondakinak

2008-11-11

Andoaingo udalak Emaus elkartearekin bazkidetzan kanpaina abiatu du herritarrek gehiago erabili dezaten azken bost urteotan martxan dagoen zerbitzua: etxeetako haltzari eta bestelako hondakin handiak atez ate biltzekoa. Andoaindarrek horrela ez dituzte soberakinok karrikan utzi behar, biltzera etxera joaten zaizkie-eta Emausekoak. Zerbitzu hori gehiago erabili dadin, herriko etxeak mantalaurrekoak banatuko ditu’,
(gehiago…)


Familia bakoitzak 2009an gehiago ordainduko du zabor bilketa zerbitzua

2008-11-10

Gipuzkoako herri askotan zabor bilketaren zergek igoera handiak izango dituzte. Handiena, Hernanin: %50. Tolosan lau urtetan %80. Zabortegien itxierak eta azpiegitura berriak antolatu beharrak ekarri ditu igoera hauek. Herri batzuetan besteen aldean urteotan gutxi kobratu izanak ere bai

(gehiago…)


Usurbilgo herritarrak ari dira atez ateko hondakin bilketarako prestaketan

2008-11-10

 Usurbilgo udala prestaketa lanak egiten ari da heldu den urtarriletik aurrera etxeetako hondakinen bilketa atez ate egiteko. Herritarren aurrean aurkeztu da plana, eta jendearen ekarpenekin aberastu. Xabier Mikel Errekondo alkateak, berriz, sistema berria inguruko herrietara ere zabaltzeko eskatu du.

(gehiago…)


Lapurdiko hondakinentzako Bil eta Garbik ez du zabortegi berririk irekiko

2008-11-8

Zuberoako Sarrikotako proiektua herriko bozketan atzera erori ondoren, Lapurdiko herri gehientsuenen hondakinak kudeatzen dituen Bil eta Garbik erabaki du ez duela zabortegi berririk eraikiko. Esfortzu handiagoa egingo omen du birtziklatzen eta hondakin produkzioa gutxitzen. Baina 2011tik aurrera hondakinekin zer egingo den oraindik ez dauka argi.
(gehiago…)


Olio bilketa hobetzeko sistema berria asmatu dute Arrasateko ikasleek

2008-11-4

Arrasateko Mondragon unibertsitateko ikasleek herritarren olioen soberakinak biltzeko sistema berria asmatu dute, eta herriko karriketan martxan jarri denetik udalak lehengo kopurua halako bost olio biltzen omen du, “Diario Vasco”n plazaratu denez.
(gehiago…)