Errausketaren Aurkako Plataforma lanean ari da apiril amaierarako 30.000 sinadura biltzeko

2009-02-19

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataforma lanean gogor ari da apirilaren 30erako 30.000 sinadura lortzeko, Eusko Legebiltzarrak hondakinen lege berri bat eztabaidatu eta onartu dezan, zaborren gaikako bilketa arautuz eta horien errausketa galaraziz. Berria egunkariari erantzun dio Plataformaren bozeramaile Edorta AgirrekUnai Agirre.
(gehiago…)


Usurbilgo udalak behin betiko onarpena eman dio hondakinen atez ateko bilketari

2009-02-17

Usurbilgo udalaren udal batzak osoko bilkuran onartu du herriko hondakinak kudeatzeko atez ateko sistema martxan jartzea. Diario Vascoko kronikak esplikatzen du plenoa nola joan zen eta alderdi bakoitzak zer eta zergatik bozkatu zuen. Bilkura honetan eztabaidatu zen, era berean, zer egin sistema berriaren abiatzea gelditu eta herriari kontsulta egiteko eskatzen zuten 600 herritarren idatziarekin, “atez atekoaren kontrako plataforma” deitu denarekin (informazioa Noticias de Gipuzkoak bildu zuen). Alkateak herriari galdetuko zaiola agindu du baina atez ateko sistema gelditu gabe. Ezker Abertzaleko udal gobernu taldeaz gain, atez atekoaren alde daude Aralarko bi zinegotziak (batek sistema berria herri kontsulta burutu arte behin betiko ez onartzea proposatu zuen) eta EAJ eta PSEko zinegotziak ere argi mintzatu ziren sistema berriaren alde. EA da atez atekoaren kontra sutsuki ari den bakarra Usurbilen.
(gehiago…)