Atez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen
2009-03-182009ko martxoaren 16a historian markatuta geratuko da: gaurdanik martxan da atez ateko hondakin bilketa Usurbilen. Etxeetako zaborrak %80 arte birtziklatzea ahalbideratzen duen sistema hau orain inguruko herrietara zabaltzea da herritar askoren asmoa. Zortzi hilabete iraun du atez atekoa udalean planifikatu, herritarrei aurkeztu, jendartean eztabaidatu eta azkenean martxan jartzeko prozesuak. Komunikabide askok ez diote jaramon handirik egin hilabete horietan, baina orain oihartzun zabala lortu du. Albistea Berrian, Diario Vascon eta Noticias de Gipuzkoan emanda bezala bildu dugu.
(gehiago…)
Posted by zubieta-sos