Usurbilek joan den apirilean iazkoan baino %85 zabor gutxiago bota du

2009-06-16

Usurbilen martxoaren erdi aldean Atez Ateko Bilketa Sistema martxan jarri ondoren, dagoenekoz lehen balantzeak egiteko garaia da. Bertako iturriek, San Markoseko Mankomunitateak emandako datuak erabiliz honako balantze ederra eskaini dute. Batetik, iazko urtearekin alderatuta, aurtengo apirilean %85 zabor gutxiago eraman dela bertederora. Bestetik, apiril honetan %80a gainditu dutela gaikako bilketan, “errefusa” deitzen den azken zabor kondarra %18,48an gelditu delarik. Urte bete lehenago, gaikako bilketa ez zen %24ra iristen.
(gehiago…)


Sasietako Mankomunitatean etxeko olioarentzako edukinontzi laranja kolorekoa

2009-06-5

Sasietako Mankomunitateak udazkenetik aurrera hobetu egingo du bere herrietan etxeetako olioen bilketa. Orain arte bezala ez da eraman beharko egun eta ordu jakinetan biltzera etorritako furgonetetara: hemendik aurrera laranja koloreko edukinontzian utzi ahalko dira. Bestalde, festa, bilkura eta ekitaldi berezietarako baxera berezi bat banatuko du, berrerabilgarria. Lehenbiziko proba igande honetan izanen da, Berrobin egingo den Eskola Txikien festan. Albistea Diario Vascok eman du.
(gehiago…)


Gipuzkoako Partzuergoak bere estatutuak aldatu ditu intzineradora blindatu nahian

2009-06-3

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak bere estatutuak aldatu ditu, hemendik aurrera elkargo horretatik ateratzen bada herriren bat orain arte errauskailua eraikitzeko egin diren inbertsioen zatia ordaindu behar izan dezan. Errauste plantaren kontrako mugimenduek, San Markos Mankomunitateak eta zenbait partiduk -bidenabar Ezker Batuak eta Aralarrek- salatu dute neurri horrekin batetik Atez Ateko Bilketa sistema ito nahi dela eta bestetik poltsikotik gatibu eduki nahi dituztela udal kritikoak. Ikusi albistea eta erreakzioak egunkarietan.
(gehiago…)