Usurbilek joan den apirilean iazkoan baino %85 zabor gutxiago bota du
2009-06-16Usurbilen martxoaren erdi aldean Atez Ateko Bilketa Sistema martxan jarri ondoren, dagoenekoz lehen balantzeak egiteko garaia da. Bertako iturriek, San Markoseko Mankomunitateak emandako datuak erabiliz honako balantze ederra eskaini dute. Batetik, iazko urtearekin alderatuta, aurtengo apirilean %85 zabor gutxiago eraman dela bertederora. Bestetik, apiril honetan %80a gainditu dutela gaikako bilketan, “errefusa” deitzen den azken zabor kondarra %18,48an gelditu delarik. Urte bete lehenago, gaikako bilketa ez zen %24ra iristen.
(gehiago…)
Posted by zubieta-sos