Errausketaren aurkako plataformek 30.000 sinadura aurkeztu dituzte hondakinen lege berria eskatuz
2009-07-1Atzo, ekainaren azken egunean, Eusko Legebiltzarrak hondakinen lege berria eztabaidatu dezan ekimen herritarra bematzen duten 30.000 sinadurak aurkeztu zituzten erraustearen aurkako plataformek. Hiru atal ditu atzo aurkeztutako legeak: lehenean erakunde publikoen jarduera zehaztu dute; bigarrenean Hondakinen Euskal Agentziaren izaera finkatu dute; eta hirugarrenak isunak zehazten ditu. Lege bihurtzea nahi den asmo honen helburua zera da, hondakinen errausketa ezinezko bihurtzea eta hondakinen bilketa selektibo intentsiboa sustatzea. Albistea Berriatik hartu dugu.
(gehiago…)
Posted by zubieta-sos