Hernanin Atez Ateko bilketa egitea onartu du Udalak

2009-08-3

HERNANIN zaborrak atez ate biltzeko sistema onartu zen ostegunean, udaletxean izandako Plenoan. Sistema jartzeko proposamena astelehenean izandako Zerbitzu Publikoetako Batzordean onartu zen, eta ondoren Ple­nora eraman zen. Os­te­gunekoan, aurrera atera zen Gobernu Taldearen eta Ezker Batuaren aldeko botoekin; EAJ-PNV abstenitu egin zen, eta PSOE-EE, Alkarbide eta PP-k aurka bozkatu zuten. Albistea Hernaniko Kronikak eman du eta oihartzuna Hernanin Zero Zabor taldeak egin dio bere blog sozialean.
(gehiago…)