Hernanin Atez Ateko sistema abian jartzeko bilerak hasi dira
2009-10-19Ostegunean, urriak 22, hasiko da Hernanin Atez Ateko hondakin bilketa sistema martxan jartzeko parte hartze prozesua. Alkatea buru dela, Sandiusterri gelan egingo da lehenbiziko bilera zabala. Bi hilabetez luzatuko den parte hartze prozesua herritar askok parte hartzeko moduan dago antolatua: lau bilera orokor (plenario) eta beste 16 bilera gehiago, auzo bakoitzean bina. Horrez gain, komertzianteekin eta baserritarrekin bilera bereziak egingo dira. Albistea Hernaniko Kronikak eta Diario Vascok eman dute.
(gehiago…)
Posted by zubieta-sos