Lea ibarreko herriak Atez-Atekoa ezartzea ari dira aztertzen

2010-01-29

Bilboko Correok emana da albistea: Lea Ibarra izeneko mankomunitatea osatzen duten Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar haien hondakinak kudeatzeko Atez Ateko sistema ezartzea ari direla aztertzen. Usurbilgo esperientzia ikusten izan dira hango agintariak.
(gehiago…)


Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik)

2010-01-29

Argia astekarian Urko Apaolaza hernaniarrak publikatu du “Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian… Kolore askotako sistema” erreportajea. Tituluak iragartzen duenez, Atez Ateko sistema (Door-to-door, Porta à porta, Porte à porte, Racolta diferenziata Porta a porta, eta beste izen ezberdinez ezagutua) oso zabalduta dago mundu osoan, herri txikietan bezala hiri handietan. Gai honen beraren inguruan Hernanin Zero Zabor taldeak berrikitan informazioa eskaini zuen “Atez Atekoak balio du herri eta hiri handietarako?” artikulu laburrarekin, zeina publikatu baitzen Berria eta Diario Vasco egunkarietan.
(gehiago…)


Peio Lozano elkarrizketatu dute Hernaniko Kronikan

2010-01-26

Gaur herrian “Eta erraustegia zer?” gaiaren inguruan hitzaldia eman behar duela eta, Hernaniko Kronika egunkariak elkarrizketa egin dio Peio Lozano lurralde plangintzan adituari. “Gi­puz­koan zabor asko ari gara bereizten, eta beraz, erraus­tegia justifikatzea ez daukate erraza” titulua darama artikuluak. Hitzaldia Hernanin Zero Zabor taldeak antolatu du.
(gehiago…)


Hernanin hasi da Atez Ateko sistema abiatzeko fasea

2010-01-25

Joan den ostegunean, Biteri kul­tur etxeko fatxadan lona berria jarri zuten eta horren zer­gatiaren eta esanahiaren berri eman du Marian Beitia­larran­goitia alkateak prentsa ohar bi­dez. «Lona horrek fase aldaketa irudikatzen du, atez atekoa disei­natzetik gau­zatzera pasa garelako», azaldu du. Horrez gain, dio Hernanik bere hon­da­kinen %80tik gora bereizita jaso­tzea sekulako lorpena izango dela eta eredu aldaketa dakarrela. Albistea eman dute Herniko Kronikak eta Diario Vascok.
(gehiago…)


Zubietako erraustegi proiektua 260.000 tona zaborretara doitu dute

2010-01-22

Berria egunkariak laburbildu du nola dauden une honetan Zubietan eraiki nahi duten errauste plantaren inguruko kalkuluak. Horrela jakin da 400 milioi euro kostako dela bere azpiegitura eta guzti eta 260.000 tona zabor erretzeko tamainara doitu dutela eta orain eraikuntza lur azpian 30 metrotan sakonduz barnatu nahi dutela (gutxiago ikus dadin), beste informazio interesgarri askoren artean. Kronika berean jakin dugu Usurbilen  Atez Ateko sistema nola dabilen ikustera ere ez dela arrimatu Gipuzkoako Diputaziotik inor.
(gehiago…)


Otsailaren 27 eta 28an egingo da Usurbilen herri galdeketa

2010-01-21

Otsailaren 27an eta 28an egingo dute Usurbilen (Gipuzkoa) hiri hondakinen kudeaketari buruzko herri galdeketa. Hala jakinarazi zuen Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak atzo. Honako hau izango da galdera: Zein bilketa sistema nahi duzu Usurbilerako? Hiru erantzun izango dituzte aukeran herritarrek: 1) Atez Atekoa; 2) orain arteko edukiontzien sistema (4 edukiontzi); edo 3) orain arteko edukiontzien sistema + 5. edukiontzia organikoarentzat. Berria, Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoak eman dute albistea.
(gehiago…)