Hernanin hasi da Atez Ateko sistema abiatzeko fasea
2010-01-25Joan den ostegunean, Biteri kultur etxeko fatxadan lona berria jarri zuten eta horren zergatiaren eta esanahiaren berri eman du Marian Beitialarrangoitia alkateak prentsa ohar bidez. «Lona horrek fase aldaketa irudikatzen du, atez atekoa diseinatzetik gauzatzera pasa garelako», azaldu du. Horrez gain, dio Hernanik bere hondakinen %80tik gora bereizita jasotzea sekulako lorpena izango dela eta eredu aldaketa dakarrela. Albistea eman dute Herniko Kronikak eta Diario Vascok.
(gehiago…)
Posted by zubieta-sos