Atez atekoa aztertzen ari dira Gipuzkoako beste 15 herritan

2010-02-25

Gipuzkoan Debagoieneko Mankomunitatea, Urnieta, Aduna, Lezo, Legorreta, Itsasondo, Zestoa eta Orio ari dira gogoeta egiten atez atekoaz. Bestalde, errausteko programa sei urtez gelditzeko eskatu diote 11 alkatek Markel Olanori. Informazio xeheak eskaini ditu Mikel Peruarenak Berria egunkarian.
(gehiago…)


Atez Atekoaz eta intzineradoraz iritzi artikulu bilduma

2010-02-24

Azken asteotan Atez Ateko sistemaz eta intzinerazioaz gure inguruan azken asteotan publikatu diren artikulu batzuk biltzen dira hemen.
(gehiago…)


Atez ateko zabor bilketa zabaldu beharreko eredua dela uste du Greenpeacek

2010-02-23

«Esperientzia berritzailea, interesgarria, garbia eta zabaldu beharrekoa da». Halaxe definitu du Juan Lopez Uralde Espainiako Greenpeaceko buruak Usurbilen (Gipuzkoa) egiten ari diren atez ateko zabor bilketa. Usurbilgo Udalak eta San Markoko Mankomunitateak gonbidatuta, Usurbilen izan zen atzo Lopez Uralde atez ateko eredua bertatik bertara ezagutzen.Atez ateko zabor bilketa zabaldu beharreko eredua dela uste du Greenpeacek
(gehiago…)


Vilassar de Mar-eko enbaxada, Intzineradoraren aldekoen “konejua” Usurbilgo erreferendum bezperan

2010-02-23

Hamaikabat! alderdiaren eskutik Kataluniako Vilassar de Mar-eko udal agintariak etorri dira Usurbilera eta Hernanira Atez Atekoaren kontrako kanpaina egitera. Prentsak kobertura zabala eman dio. Hemen biltzen ditugu prentsak publikatu dituenak, eta Usurbilgo Atez Ate Dudipe! plataformak bisitaz egin duen gogoeta. (gehiago…)


Usurbilgo alkateak 6 urteko moratoria eskatu du Intzineradorarentzako eta A-A Gipuzkoa osora zabaltzea

2010-02-15

Usurbilentzat eta Gipuzkoarentzat aukera bat eskatu du Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondok, herrian burutu behar duten erreferendumaren kanpaina hasieran, herritarrei eta Gipuzkoako Diputazioari zuzendutako idatzi publikoan. Errekondoren artikulu mamitsua Berriak eta Garak publikatu dute.
(gehiago…)


Atez Ateko bilketa sistemaren aldeko bilgunea sortu dute Usurbilen

2010-02-13

Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba, Usurbil Bizirik, Zubieta Lantzen, Atez Ateko Jarraipen Batzordea eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak Atez Ate Dudipe bilgunea sortu dute “hondakinen kudeaketaren inguruan metatu dugun eskarmentuak eta ezarri nahi diguten errauste plantaren mehatxuak” emandako esperientzia baliatu eta “irteera bat bilatzeko saioan, bakoitzak bere esku dagoen ahalegina” jartzeko. Bilguneak blog berri bat dauka martxan jarria, informazioz beteta: Dudipe.