Atez Ate herri gehiagotara: Orioko udala Usurbilekin bildu da, Zumaiako EAko alkatea gero…

2010-02-10

Usurbilen gauzatu zenetik Atez Ateko sistema interesa pizten ari da inguruko herrietan. Orioko udalak udazkenean hartutako erabakiaren ondoren, orain bertako goi karguak bildu dira Usurbilgoekin A-Akoaren zertzeladak ezagutzeko. Egunotan Zumaiako alkate IƱaki Agirrezabala ere (EA) izana da bertan Jesus Mari Larrazabalekin batera. Urola-Kostako Hitzak eman du mugimendu horien berri.
(gehiago…)


Usurbilen “Dudipe” gunea eta bloga, Atez Atekoaren alde

2010-02-10

Usurbilen “Atez Ate, dudipe” bilgunean elkartu dira otsail hondarreko erreferendumaren aurrean A-Aren aldeko botoa sustatzen ari diren talde nagusiak: Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba, Usurbil Bizirik, Zubieta Bizirik, Atez Ateko Jarraipen Batzordeak eta Errauskearen Aurkako Mugimendua. Dudipe da blogaren izena eta informazioz beteta dator.


Orioko udala ere errausketaren kontra eta Atez Atekoaren alde

2010-02-1

Komunikabideetan isil-antzean pasatu bada ere, Gipuzkoako Orio herriko udala joan den udazkenean argi eta garbi mintzatu zen Zubietako intzineradora proiektuaren kontra eta pixkanaka zabaltzen ari den Atez Ateko bilketa sistemaren alde. Albistea Urola-Kostako Hitzan publikatu zen. Bestalde, mahainguru interesgarri bat antolatu zuten errausketaz Orion bertan, Karkara aldizkariaren gunean jakinarazi zutenez.
(gehiago…)