“Atez Atekoa, Zero Zaborrerako bidean” jardunaldiak burutu dira Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilen

2010-03-29

Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilgo boluntario taldeek lau udalen eta San Marko Mankomunitatearen babesarekin prestatutako “Atez Ateko bilketa, Zero Zaborrerako bidean” Jardunaldiak burutu dira martxoaren 26, 27 eta 28an. Horietan publikatu diren informazio nagusiak bildu ditugu.
(gehiago…)


Josep Maria Tost Borrás-en (CiU) hitzaldia Interneten ikusgai

2010-03-29

Oiartzunen eta Hernanin hitz egin zuen Josep Maria Tost Borrásek “Atez Ateko bilketa, Zero Zaborrerako bidean” Jardunaldien barruan. Tost alkatea da (CiU alderditik) Kataluniako Riudecanyes herrian eta Associació de Municipis Catalanas per a la Recollida Porta a Porta elkarteko presidentea. Aurreko legealdian Tarragonako Diputazioan ingurumeneko diputatua izan zen. Hernanin Zero Zabor taldeak bere blog sozialean ikusgai jarri du Josep Maria Tosten hitzaldia, gaztelaniaz, 25 minutu dirauena, eta lagungarri erabili zituen irudiak ere bai Power Pointez. Atez Atekoaz zalantzak dituen edonori gomendatzeko modukoa.