Orioko udala errausketaren kontra eta 5. edukiontziaren aurka

2010-05-28

Orioko udalean egoera berezia bizi da hondakinen arloan, agintean dagoen EAJko alkatea minorian geratzen baita. Joan den udazkenean errausketaren aurkako eta Atez Ateko Bilketaren aldeko mozioa onartu zuen. Maiatzaren 25ean egindako udal plenoan 19. puntuan hondakinen gaia zetorren berriro eta Orioko udalak erabaki du Ezker Abertzalearen, Aralar-Ezker Batuaren eta EAren botoekin (6 boto, EAJren eta PSEren 5en gainetik) Usurbilgo itunarekin bat egitea, eta bestetik EAJk aurkeztutako 5. edukiontziaren aldeko proposamena atzera botatzea. Ikusi a Karkaran, Urola-Kostako Hitzan eta Berrian. Orio Atez Atekora hurbiltzen ari dela dirudi.


Hernaniko alkatearen elkarrizketa Atez Ateko Bilketak 18 egun bete dituenean

2010-05-27

Noticias de Gipuzkoak elkarrizketa luzea egin dio Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiari, bi zatitan: “Ningún sistema de gestión de residuos consigue a día de hoy que no haya vertedero” eta “No hay ninguna intención de abandonar la Mancomunidad de San Marcos“. Bitartean, herriko Hamaikabat eta EAJk salatu dute udalak Santa Barbarako harrobia erabiltzen duela hondakinen geltoki gisa baimenik gabe: “Hamaikabat y PNV denuncian que la basura de Hernani se almacena “sin licencia” en una cantera“. Salaketa hau bera Kronikan (“Zaborra Santa Barbarara eramaten ari dira, transferentzia puntu ilegal batera, handik zabortegietara banatzeko“) eta Diario Vascon (“Estación de transferencia de residuos en el monte Santa Bárbara“) azaldu da. Alkateak Noticiaseko elkarrizketan erantzun die. Bestalde, Usurbilgo Aralarreko zinegotzi Lontxo Zubiriak “Usurbildik: animo, Hernani!” gutunaz zoriondu ditu Berrian hernaniarrak eta Iulen Lizasok Ecoticiasen “Hernani” izeneko artikulua plazaratu.


Ikusi Parisko intzineradora famatua… sutan!

2010-05-26

Gipuzkoako diputazioak kazetariak eraman berri ditu Parisera Issy-sur-Moulineux-eko errauste planta berria ikustera. Kazetariek publi-erreportaje politak idatzi dituzte gero. Diario Vascon Fernando Segurak: “Muy cerca de esta planta, en un solar adyacente, se encuentra la antigua incineradora de Issy les Moulineaux. Está en proceso de demolición y su imagen sí concuerda con la de una antigua factoría“. Baina zergatik itxi ote zuten, hura ere ona izango zen eta? 2006an su hartu zuelako. Baina ez hori bakarrik, geroztik berriro su hartu du intzineradora zaharrak… 2010eko martxoaren 17an!! Ikusi informazioa hemen eta hemen argazkiak. Frantziako Greenpeacek eskaini ditu Issy-sur-Moulineux eta Lille ondoko Halluin-eko intzineradoren fitxak. Kasualitatea: Halluineko berria ere kutsaduragatik itxitako aurreko baten ordezkoa da.


Oiartzunen abian da Atez Ateko Bilketa

2010-05-24

Usurbil eta Hernaniren ondoren, Oiartzunen ere maiatzaren 23tik abian da Atez Ateko Bilketa. Diario Vascok biharamonean titulatu du: “Oiartzun se suma a la recogida de basuras puerta a puerta“. Igandean bertako albisteak, hona: Diario Vasco “Dena prest igande honetan hondakinak atez ate biltzen hasteko Oiartzunen” eta Gara “Atez atekoarekin hasteko gogoz dago Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria“. Gainerakoan, informazio asko Oiartzun Atez Ate blogean eskaintzen da. Zorionak Oiartzun!


Errausketaz eta Atez Ateko Bilketaz egunotan publikatu diren iritziak

2010-05-23

Jose Manuel Paulilnek erantzun dio EAJko Vaquerori: “Los Vertederos de la incineradora“. Hernaniko Kronikan HZZren iritzia Ana Aranburuk sinatuta: “Zorionak Hernani“. Kataluniako Maresme eskualdeko hondakin partzuergoko presidente Carlos Salesak Noticias de Gipuzkoan: “El milagro de la basura“. Iñigo Azpeitiak egunkari berean: “Incineradora y moratoria“. Eguzkiko Juan Mari Beldarrainek Garan: “Oiartzun? Baietz atez atekoari, gogo betez“.


Bidasoa aldean ere hondakinez eztabaidan ari dira politikariak

2010-05-22

Irungo Aralarrek Iñigo Imazen eskutik plazaratu zuen “Sobre las supuestas contradicciones de Aralar en Irun” gutun antologikoaz geroztik, iritzi gehiago azalduz doaz Bidasoa aldean. Carlos Ormazabalek hitzaldia eman du Irunen errausketa defendituz: “La gestión de residuos, a debate“. Oso bestela mintzatu da Irungo Ezker Batuko Manuel Millan: “El quinto contenedor es un sistema fracasado