“Zabor turismoa”… Gipuzkoako Diputazioak Frantziako Lilleko errauste plantara

2010-05-22

Gipuzkoako Diputazioak bere “zabor-turismoa” (hau bai “turismo de basuras”) antolatu berri du Frantziako Lille hiriko errauste planta bisitatzera. Hernanin Atez Ateko Bilketa martxan jartzen zela ospatzeko Diputazioak Maresmeko hondakinen arduraduna paseatu zuen Gipuzkoatik turismo eginez; Oiartzunen AAB abiatzearekin, gipuzkoarrak turismoan Frantziako intzineradoretara. Bidaian ikusitakoaren berri eman dute egunkariek: Diario Vascok “Sin malos humos, sin ruido y sin olor” titulatu du Fernando Seguraren artikulu paregabea eta Markel Olanoren deklarazioak “La incineradora de Zubieta incorporará la mejor tecnología“; Noticas de Gipuzkoak poesia pittin batez “Zubieta mira a París; Berriak “«Eraginkorrena», erraustea“. Berria izan da bakarra gaia kontrako iritzi pisuzko batekin ekilibratu duena: kantzerretan aditua den Dominique Belpome mediku eta irakasle frantsesak deklaratu du “Erraustea onartzen bada, onartzen da minbiziaren arriskua“.


Ekainaren 12an manifestazioa Donostian: “Atez Ate, Errausketarik ez”

2010-05-21

Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakudeak herritarrei manifestaziora azaltzeko deia egin die ekainaren 12rako, arratsaldeko 18:00etan, Donostian, Anoetatik abiatuta. “Atez Ate, Errausketarik ez… Y basta ya de juegos” da ipini dioten leloa. Ikusi afitxa Hernani Zero Zabor blog sozialean.


Granadako Huéscar herriak (PSOEko alkatea) ezetz esan dio gasifikaziozko errauste plantari

2010-05-19

Greenpeacek eman du albistea: “Greenpeace aplaude la decisión del ayuntamiento de Huéscar de no instalar una incineradora“. Granadako herri horretako alkatea PSOEkoa da, horrek badu bere garrantzia. Baina bada beste zehaztapen bat Greenpeacek azpimarratzen duena: “Tras tener conocimiento de que la empresa Plasma System Group SL había presentado un proyecto para construir una incineradora de residuos en Huéscar (Granada), Greenpeace elaboró y remitió al Ayuntamiento un informe en el que se recogen los riesgos que entrañan estas técnicas. En los últimos meses han surgido diferentes propuestas empresariales basadas en la quema indiscriminada de residuos bajo denominaciones como “arco de plasma, pirólisis o gasificación” que pretenden esconder el término incineración e incineradora, denostados y rechazos por la sociedad. Sin embargo, todas estas técnicas tienen los mismos niveles de contaminación que la incineración en masa de residuos en plantas convencionales, y mayores problemas técnicos y costes económicos“. Gasifikazio milagrosoaren xehetasunak azaltzen hasi dira.


Debagoiena bailaran Atez Atekoa martxan jartzeko urratsak ematen ari dira

2010-05-18

Gipuzkoako Debagoiena bailaran gero eta gehiago hitz egiten da azken aldian Atez Ateko Bilketaz. Jordi Colomer eta Jon Kortajarenak egindako ikerketa dauka hango Mankomunitateak mahai gainean, eta zenbait datu Goiena Telebistan kontatu ditu Pedro Lasagabaster presidenteak, Eskoriatzako alkate ere badenak: bideoa Hernanin Zero Zabor blogean ikus daiteke. Bestalde, Diario Vascok bi zatiko artikulua eskaini zion orri lokaletan: “La basura llama puerta a puerta” eta “Objetivo: incrementar el autocompostaje de 700 a 4000 hogares“. Arrasateko PSE korrika etorri zen ezadostasuna azaltzera: “El PSE pide ‘sentido común’ ante la posible implantación del ‘PaP‘”.


Donostiako udalak segurtasun neurri gehiago jarri nahi dizkio Zubietako errauste plantari

2010-05-18

Ostiralean, maiatzak 14, Donostiako udalak onartzekoa zuen Zubietako errauste plantarentzako jarduera baimena. Baina azken orduan aste beterako atzeratu zen onarpena, Odol Elorzak segurtasun neurri gehiago eskatu dituelako intzineradorarentzako: jarri aurretik eta ondoren ikerketa epidemiologikoa egitea, Zubietan airearen kalitatea neurtzeko estazio bat eraikitzea, kutsadura datuak on-line eskaintzea… Berriak albistea “Eskumenei buruzko dudek Zubietako errauste plantaren baimena atzeratu dute” titulatu du eta Diario Vascok “El Ayuntamiento de Donostia quiere exigir más medidas de seguridad para la incineradora“.


ELAk kanpaina egingo du Atez Atekoa Euskal Herri osora zabaltzeko

2010-05-17

ELA sindikatuak hondakinen Atez Ateko Bilketaren inguruan   hartu duen erabakiak garrantzia berezia dauka. Berria egunkariak (“Atez ateko bilketa Euskal Herri osora zabaltzeko eskatu du ELAk“) publikatu duenez, ELAk delkarazio arrunt batetik urrunago eraman nahi du AAB Euskal Herri osora zabaltzeko eskakizuna: kanpaina antolatuta dauka eta 10.000 liburuxkak banatuko ditu, argudiatuz bilketa sistema honekin eta birziklatzea derrigorrezkoa eginda errauste plantarik ez dela behar… eta horretarako pentsatuta dauden 400 milioi euroak era burutsuago batean inbertitu behar direla.