5. edukiontziaren (organikoaren bereizketa borondatezkoaren) ofentsibak aurrera darrai Gipuzkoan

2010-06-30

Diario Vascok iragarri zuen apirilean: “El contenedor de residuos orgánicos se extenderá este año a toda Gipuzkoa“. Geroztik astero dauzkagu (Atez Ateko Bilketaren alternatiba gisa) intzineradoraren aldeko indarrek daramaten operazio honen albiste berriak. (gehiago…)


Ekainak eman dituen beste albiste batzuk…

2010-06-30

… bildu ditugu hemen, denak jarraian. Hasteko, San Marko Gipuzkoako Partzuergo edo kontsortzioaren estatutoak aldatzearen kontra azaldu zen, Berriak jakinarazi zuenez. Tolosaldeko bost herrik jakinarazi zuten Atez Ateko Bilketarekin hasi nahi dutela: ikusi Berrian “Atez atekoa jartzeko asmoa dute Tolosaldeko bost herritako udalek“, Garan “Cinco localidades de Tolosaldea se suman a instalar el sistema de recogida puerta a puerta” eta Noticiasen “Cinco pueblos de Tolosaldea se desmarcan y apuestan por el sistema “puerta a puerta”“.
(gehiago…)


Atez Atekoak 10 bete ditu Katalunian, ekainaren 3an jardunaldi teknikoa eginez

2010-06-29

Associació de Municipis Catalans per à la Recollida Porta a Porta elkarteak Katalunian Atez Ateko Bilketa martxan jartzearen 10. urteurrena ospatu berri du ekainaren 3an, jardunaldi tekniko aberats batekin. Jardunaldien egitaraua bezala hitzaldien Power Pointak sarean daude ikusgai.


Donostiak San Markori 8 milioi zor, errauste plantarekin 18 irabazteko esperantza

2010-06-28

Donostiako Udalak 8 milioi euro zor dizkio San Markoko Mankomunitateari; eta Astigarragako Udalak 185.000 euro zor dizkie, Berriak plazaratu duenez. Bi udalei zor zuten diru kopuruen berri eman, eta azalpenak eskatu zizkien, maiatzean, San Markoko Mankomunitateak. Berriak dio “Donostia eta Astigarragako udalek 8 milioi eurotik gora zor dizkiote San Markori”. Ezker Batuak honela interpretatu du Diario de Noticiasen: “EB cree que Donostia no paga a la Mancomunidad de San Marcos para “asfixiarla económicamente“. Hau lotuta dago ekain hasieran Diario de Noticiasek publikatutako beste albiste honekin: “Donostia recibirá 18,4 millones del Consorcio por la obra de la incineradora“. Orain hasi gara ulertzen Denis Itxaso kontzejalaren azken aldiko deklarazioak…


Gipuzkoako Hondakin Partzuergoa, pitzatzen hasita… porroterako bidean?

2010-06-28

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak, ekainaren 17an kaleratutako epai baten bidez, kautelaz bertan behera utzi du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko batzarrak Txingudiko Mankomunitatea partzuergoan sartu ahal izateko estatutuak aldatzeko hartutako erabakia. Auto horren ondorioz, beraz, Txingudi oraingoz ezingo da izan partzuergoko kide, eta partzuergoak ezingo du jardun Txingudiren inolako esparrutan. Albisteak ondorio garrantzizkoak ekarriko dituela dirudi, egunkariek eman dituzten xehetasunetan irakurriz gero. Berriak “Partzuergoaren egitura «pitzatzen» hasi dela uste du San Markok” dio, Garak “Txingudiko Mankomunitatea ez da Hondakinen Partzuergoan sartuko” eta Diario Vascok “San Marcos afirma que el TSJPV deja en suspenso la entrada de Txingudi al Consorcio“.


Orioko hondakin gudua: alkatea 5. edukiontziaren alde, opozisioa Atez Ateko Bilketaren

2010-06-27

Orio Atez Atekora hurbiltzen ari dela dirudi” idatzi genuen Zubieta-SOSen. Egunotan Diario Vascon Orioko alkate Jon Redondo mintzatu da bostgarren kontenedorearen alde, Atez Ateko Bilketaren kontra… eta hurrengo hauteskundeetan botoa biltzeaz elkarrizketa batean: “El sistema de recogida puerta a puerta es un retraso“. Berrian “Jon Redondo, Orioko alkate jauna!” gutunaz erantzun dio Leire Zinkunegi Turismo eta Ingurumen Batzordeko buruak. Bataila gogorra edukiko dute Oriotarrek.