Tafallan intzineradora eraiki nahi dute Nafarroako Gobernuak eta Iruñerriko Mankomunitateak

2010-06-3

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak onartu du Hondakinen Kudeaketarako Planaren proposamena eta departamentuak Iruñean duen egoitzan alegazioak aurkezteko epea ireki dute. Planak 2015. urterako errauste planta bat jartzearen aldeko apustua egiten du. Berriak titulatu du “Nafarroan errauste planta egin nahi dute Gobernuak eta Iruñerriko Mankomunitateak“, Garak “El Gobierno de Nafarroa planea colocar una incineradora en la zona de Tafalla” eta Diario de Noticiasek “El Gobierno plantea la incineradora para toda Navarra en la zona de Tafalla antes de 2015“.


Oiartzun, atez atekoari esker, birziklapen emaitza bikainak lortzen ari da

2010-06-3

Oiartzungo Atez Ateko bulegoak lehen balorazioak eskaini dizkio Gara egunkariari, eta honek gainera herritar batzuen iritziak ere bildu ditu “Oiartzun, atez atekoari esker, birziklapen emaitza bikainak lortzen ari da” erreportajean. Diario Vascok jakinarazi duenez “Udalak atez atekoaren jarraipen komisioa sortuko du” eta herriko ikasleak berriz urte betean Agenda 21 programaren barruan gaia landu ondoren ikasleak Atez Atekoaren alde omen daude: “Oiartzungo Ikasleek atez ateko bilketaren aldeko apustua egin dute“.