Hernaniko Atez Ateko Bilketaren lehen emaitzak: aurreneko hilabetean %81 bildu da gaika

2010-06-22

Hernaniko udal ordezkariak atez ateko hondakin bilketa sistemaren lehen emaitzak eskaini dituzte prentsaurrekoan:  lehen hilabetea egin denean, gaika %81,04 jaso dutela jakinarazi dute gaur Marian Beitialarrangoitia alkateak eta Izaskun Txintxurreta Ingurumen batzordeburuak. Atez atekoa hasi aurreko hilean, lehengo sistemarekin, gaika %35,5 jaso zutela esan dute konparazio modura. “Aurreikuspen denak gainditu ditugu eta oso gustura gaude”. Albistean une honetan Gararen gunean “Hernani recicla un 81% en el primer mes de recogida puerta a puerta”, Berriarenean “Hernanin atez atekoaren aurreneko hilean %81 bildu dute gaika, lehen baino askoz gehiago“, Hernaniko Kronikan “«Gure aurreikuspen baikorrenak bete ditugu, %80 baino gehiago birziklatu da lehenengo hilabetean»“, Noticias de Gipuzkoan “Hernani recicla “el 80% de las basuras” en el primer mes del “puerta a puerta” eta Diario Vascon “Hernani recicla un 81% de basura en el primer mes de recogida puerta a puerta” dago.


Jordi Colomerren hitzaldia: Atez ateko sistema hondakinak kudeatzeko erarik merkeena da

2010-06-22

Jordi Colomer Sanmarko Mankomunitatearen aholkularia Gipuzkoako Merkataritza Ganberan izan zen ekainaren 18an atez ateko hondakin bilketak dituen abantaila ekonomikoen berri ematen. Bilketa eta kudeaketa gastuak eta joera ekonomikoa kontuan hartu zituen, baita sortzen diren lanpostuak eta sailkapena ondo egiteko har daitezkeen neurri fiskalak ere. Horrez gain, errausketari buruz aritu zen. Albistea Garak “Atez ateko sistema hondakinak kudeatzeko erarik merkeena da” eta Berriak “Atez atekoak errefusa gutxitzen eta gaikako bilketa handitzen du, Jordi Colomer teknikariaren hitzetan; emaitza horiekin udalek diru sarrera gehiago eta gastu gutxiago dituztela esan du. Zabor gehiago sortzen duenari, garestiago” eman dute. San Marko Mankomunitateak diaporaman ipini ditu hitzaldiko irudiak (“Ventajas económicas de la Recogida Selectiva Puerta a Puerta“) eta hitzaldiaren mamia: Jordi Colomer: “Hondakin-tasaren hazkunde esponentziala eteteko, premiazkoa da Gipuzkoa osoan atez atekoa ezartzea” euskaraz eta gaztelaniaz Jordi Colomer: “Para frenar esta subida exponencial en la tasa de residuos es urgente aplicar el puerta a puerta en toda Gipuzkoa“. Bi dokumentuak hemen ere ipini ditugu.
(gehiago…)