Donostiak San Markori 8 milioi zor, errauste plantarekin 18 irabazteko esperantza

2010-06-28

Donostiako Udalak 8 milioi euro zor dizkio San Markoko Mankomunitateari; eta Astigarragako Udalak 185.000 euro zor dizkie, Berriak plazaratu duenez. Bi udalei zor zuten diru kopuruen berri eman, eta azalpenak eskatu zizkien, maiatzean, San Markoko Mankomunitateak. Berriak dio “Donostia eta Astigarragako udalek 8 milioi eurotik gora zor dizkiote San Markori”. Ezker Batuak honela interpretatu du Diario de Noticiasen: “EB cree que Donostia no paga a la Mancomunidad de San Marcos para “asfixiarla económicamente“. Hau lotuta dago ekain hasieran Diario de Noticiasek publikatutako beste albiste honekin: “Donostia recibirá 18,4 millones del Consorcio por la obra de la incineradora“. Orain hasi gara ulertzen Denis Itxaso kontzejalaren azken aldiko deklarazioak…


Gipuzkoako Hondakin Partzuergoa, pitzatzen hasita… porroterako bidean?

2010-06-28

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak, ekainaren 17an kaleratutako epai baten bidez, kautelaz bertan behera utzi du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko batzarrak Txingudiko Mankomunitatea partzuergoan sartu ahal izateko estatutuak aldatzeko hartutako erabakia. Auto horren ondorioz, beraz, Txingudi oraingoz ezingo da izan partzuergoko kide, eta partzuergoak ezingo du jardun Txingudiren inolako esparrutan. Albisteak ondorio garrantzizkoak ekarriko dituela dirudi, egunkariek eman dituzten xehetasunetan irakurriz gero. Berriak “Partzuergoaren egitura «pitzatzen» hasi dela uste du San Markok” dio, Garak “Txingudiko Mankomunitatea ez da Hondakinen Partzuergoan sartuko” eta Diario Vascok “San Marcos afirma que el TSJPV deja en suspenso la entrada de Txingudi al Consorcio“.