5. edukiontziaren (organikoaren bereizketa borondatezkoaren) ofentsibak aurrera darrai Gipuzkoan
Diario Vascok iragarri zuen apirilean: “El contenedor de residuos orgánicos se extenderá este año a toda Gipuzkoa“. Geroztik astero dauzkagu (Atez Ateko Bilketaren alternatiba gisa) intzineradoraren aldeko indarrek daramaten operazio honen albiste berriak.
Maiatzean jakin zen Amarako familien %21ek erabiltzen dutela kontainer marroia (nahiz eta ez dakigun familiako zenbat uzten duten, alegia): “El plazo para apuntarse al contenedor marrón, que usan el 21% de las familias del barrio, no va a cerrarse (Diario Vasco). Ekaina bukatzerako Urola-Kosta osoan jartzekoak ziren 5. edukiontzi marroia: “El quinto contenedor, en toda Urola Kosta“(DV).
Urola Kosta Mankomunitateko presidente Lide Amilibiak “A consolidar el quinto contenedor” artikuluarekin egin dio propaganda. Kontainerra gero Goierriko herriotara iritsi da: “El contenedor marrón llega a Lazkao, Idiazabal, Itsasondo, Olaberria y Arama“(DV).
Bostgarren kontenedorearen bertsio sofistikatuagoa Gipuzkoako Lazkaon jarri dute martxan, esperientzia piloto moduan. Ikusi albistea Diario Vascon “Lazkao probará un sistema de recogida para bonificar a quienes más reciclen”
eta Noticas de Gipuzkoan “Lazkao instalará un quinto contenedor “inteligente” que registra el índice de reciclaje“. Edukiontzi inteligentea.
Hilabeteak aurrera joan ahala, Atez Atekoaren Bilketari eskatu zaizkion esijentzia guztiak (garbitasuna, emaitzak, koste ekonomikoa, estetika, etc.) 5. edukiontziok nola betetzen dituzten jakingo da. Denon zorionerako.