2010-06-2
Orioko Errausketaren Aurkako Taldeak “Errausketarik Ez Eguna” antolatu du Herrio taldearen laguntzarekin. Hona egitaraua:
11:00etan, LURRETIK LURRERA ekimena. Goxoki aurreko parkearen inguruan: Garaiko baratzeko barazkien landaketa eta autokonpostatzearen onurak.
12:00etan, HAMAIKETAKOA, herriko plazan.
12:00etatik aurrera, egun guztian, herriko planzan: Zero-Zabor erakusketa, Hondakinen bereizketa tailerra eta bideo emanaldia.
18:00etan, HAURRENTZAKO ANTZERKIA, herriko plazan: Ipu eta Ina.
Jarduera guztiak musikaz girotuta egongo dira.
Iruzkinak (0) |
Albisteak, Atez Atekoa, Zero Zabor |
Permalink
Posted by zubieta-sos
2010-06-1
H1! alderdia Donostialdeko bere politikagintzaren ardatza udal hauteskundeen aurretik Atez Ateko Bilketa zapuzteko ahaleginean zentratzen ari da. Maiatzaren 6an haizatu zuen Usurbilek hondakinen %40 kanpora bidaltzen duela, Usurbil-Oiartzun-Hernaniren artean aurten 5.000 tona esportatuko dietela ondoko herriei eta hauek 600.000 euroko galerak izango dituztela: ikusi Diario Vascon “H1! denuncia que el 40% de la basura de Usurbil se deposita en otros municipios“. Egunotan Hernaniko H1! eta EAJk salatu dute: “Estación de transferencia de residuos en el monte Santa Bárbara
Para PNV y H1 es una instalación ‘ilegal’ de la que no se ha informado. La basura recogida con el PaP se lleva allí antes de ser trasladada y «no se cumple con la ordenanza porque se vierte todo junto»“. Izaskun Txintxurreta ingurumeneko zinegotziak erantzun zien Kronikan “Trasferentzia gunearekin denbora eta dirua aurrezten dugu” eta DVn “El Consistorio afirma que en Santa Bárbara no se juntan las distintas fracciones de residuo“, baina H1!k orain DVn lizentzia faltarekin erasotzen du: “H1! pide que se aclare la «falta de licencia» para la estación de transferencia de Santa Bárbara“.
Bestalde, egunotan Astigarragako alkateak (H1!) DVn salatu du: “El PaP de Hernani le puede costar a Astigarraga 60.000 euros año, según el Consistorio“, tartean gehituz hernaniarrek astean 3.000 kilo zabor daramatela Astigarragara (oraingoz ez da jakin inor harrapatu dutenik); Noticias de Gipuzkoak dio “Astigarraga acusa al “PaP” de Hernani de aumentar su basura dice que el nuevo sistema del municipio vecino incrementa sus residuos un 11%“. Hernaniko Kronikan “Aupa Hernani eta Aupa Astigarraga” erantzun dio Nekane Zuaznabar Santa Kruz astigartar hernaniartuak.
Iruzkinak (0) |
Albisteak, Atez Atekoa |
Permalink
Posted by zubieta-sos