Debagoiena osoan atez ateko bilketa jartzea erabaki du mankomunitateak
2010-07-6Debagoieneko zortzi herrietan atez ateko hondakinen bilketa ezartzea erabaki du mankomunitateak, aho batez. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati batzen ditu Gipuzkoako mankomunitate horrek -62.000 biztanle-, eta hondakinen bilketa sistema epeka bi urtetan ezartzea adostu dute. Mankomunitatearen erabakiaren ostean, udalek onartu beharko dute atez atekoa jartzea; mankomunitateak berak hala proposatuta. Antzuola izango da eskualdean sistema ezarriko duen lehen herria. Albistea Berrian Mikel Peruarenak eman du: “Debagoiena osoan atez ateko bilketa jartzea erabaki du mankomunitateak“. Geroago Goiena.net-ek: “Mankomunitatea atez ateko sistema ezartzearen alde [alderdien iritziak barruan]“.
Posted by zubieta-sos