Debagoiena osoan atez ateko bilketa jartzea erabaki du mankomunitateak
Debagoieneko zortzi herrietan atez ateko hondakinen bilketa ezartzea erabaki du mankomunitateak, aho batez. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati batzen ditu Gipuzkoako mankomunitate horrek -62.000 biztanle-, eta hondakinen bilketa sistema epeka bi urtetan ezartzea adostu dute. Mankomunitatearen erabakiaren ostean, udalek onartu beharko dute atez atekoa jartzea; mankomunitateak berak hala proposatuta. Antzuola izango da eskualdean sistema ezarriko duen lehen herria. Albistea Berrian Mikel Peruarenak eman du: “Debagoiena osoan atez ateko bilketa jartzea erabaki du mankomunitateak“. Geroago Goiena.net-ek: “Mankomunitatea atez ateko sistema ezartzearen alde [alderdien iritziak barruan]“.
[...] Goiena.net hedabideak eman du albistea: “Osoko bilkurak onartu du atez atekoa Antzuolan hastea“. Antzuolako Udalak uste du urte bukaerarako edo datorren urte hasierarako zaborrak atez ate batzen has daitezkeela. Antzuolako osoko bilkurak ontzat eman zuen Mankomunitatearen proposamena, aldeko zazpi botorekin: udal gobernu taldearen bostak eta Aralar-Zutik-Ezker Batua koalizioaren biak. EAJko hiru zinegotzitik bi joan ziren, eta abstenitu egin ziren; PSE-EEko zinegotzi bakarra ez zen joan. Egun batzuk lehenago Debagoieneko mankomunitateak AABk faseka eskualde osoan jartzea erabakia zuen. [...]